Prentsa Aretoa
2018/06/07
Maialen Gurrutxaga: “Kiroleko Dopinaren aurkako Lege berriaz, Nazioarteko Kodera egokituko dugu”
Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Euskadik “lege hobea, aberastua, eta adostasun maila handikoa izango du, dopinaren aurkako borrokan erreferente izaten jarraitzeko”
Eusko Legebiltzarrak osteguneko bilkuran berretsi egin du Kiroleko Dopinaren aurkako Legea aldatzeko proiektua. Horrela, EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak defendatutako hainbat proposamen jasoko ditu Legeak. Maialen Gurrutxaga parlamentari jeltzaleak adierazi duenez, proiektu horren ondorioz Euskadik “lege hobea, aberatsagaoa, eta adostasun zabalekoa” izango du.
Gurrutxagak azaldu duenez, erreformak euskal arauak egokitu egingo dira Dopinaren aurkako Nazioarteko Kodearen arabera -2015eko urtarrilean sartu zen indarrean-. Horretarako, irizpide berriak, zigortutako jokabide berriak eta zigor gogorragoak aurreikusiko ditu. Horrez gainera, nabarmendu duenez, aukera irekiko du lagin biologikoak aztertzeko Dopinaren kontrako Munduko Agentziaren onarpena duten laborategietan, nahiz eta horren ziurtagiririk ez izan.
Gurrutxagak nabarmendu du arauak Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia aitortuko duela, dopinaren aurkako borrokaren alorreko eginkizunetan eskumena eta espezializazioa duen organo gisa. “Euskadik Lege hobetua izango du, nazioarteko esparrura egokitutakoa, kiroleko arauz kontrako jokabideak prebenitzeko eta zigortzeko, gai horretan erreferente izaten jarraitu nahi dugulako”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15