Prentsa Aretoa
2018/05/30
EAJ-PNVk euskal herritargoa animatu nahi du Autogobernu Lantaldeak eginiko lanari ekarpenak egitera
Eusko Ikaskuntzak herritargoaren iritziak jasoko ditu ekainaren 9an aldi berean Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian egingo den jardunaldian. Kontraste lan honek, Jone Berriozabalen esanetan “gure lana aberastuko du eta euskal gizartearen aniztasuna jasoko du”
EAJ-PNVk euskal gizarte osoa gonbidatu nahi du Eusko Ikaskuntzak ekainaren 9an Autogobernu Lantaldea egiten ari den lanari egin nahi zaizkion ekarpenak jasotzeko egingo duen elkarrizketa foroan aktiboki parte hartzera. “Autogobernuaren etorkizunaren inguruan egin ditugun proposamenak herritargoarekin kontrastatzeko konpromisoa hitzeman genuen, eta orain gure gizarte osoa animatu nahi dugu analisi prozesu honekin bat egitera eta gure etorkizuna nola izatea nahi duen esatera”, esan du Jone Berriozabal legebiltzarkide eta Lantaldeko koordinatzaile andreak . Herritarren inplikazioa, gaineratu du, garrantzitsua da “taldeek eztabaida aberats dezagun, herritargoaren nahiak eta lehentasunak ezagutu ditzagun eta horiek partekatzeko aukera izan dezagun”.
Eusko Jaurlaritzak Eusko Ikaskuntzarekin izenpetu duen hitzarmenari esker, erakunde hau izango da Euskadiko hiru hiriburuetan aldi berean eta eztabaida foro ezberdinetan egingo den lan jardunaldia antolatuko duena. Goizeko 9:30ean hasita eguerdiko 14:30ak arte Bilboko Azkuna Zentroan, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean gauzatuko dira eztabaidarako herritarren guneak.
Eztabaidarako abiapuntua talde parlamentario bakoitzak egindako ekarpenak izango dira, hiru bloke tematikoren arabera landuko direnak. Batetik, subjektu politikoaren definizioa bilatuko da, zer eta nor garen adostu aldera. Bestetik, elkarbizitzarako oinarrietan sakonduko da, demokrazia eta eskubideak hizpide izanik, nolakoak garen eta nola izan nahi dugun etorkizunean argitzeko asmoz. Eta azkenik, autogobernu demokratikoaz hitz egingo da, zertaz erabaki nahi dugun eta zer harreman mota izan nahi dugun beste lurralde eremuekin landuz. Prozesu guztiaren emaitza txosten batetan jasoko du Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Legebiltzarreko autogobernuko lantaldeari irailean zuzenduko dio.
Leiho zuzenak ireki dira Eusko Legebiltzarreko webgunean (www.legebiltzarra.eus) eta Eusko Ikaskuntzaren atari birtualean (www.eusko-ikaskuntza.eus) ekaineko saioan landuko den dokumentazio osoa eskuragarri izateko; izen ematea gauzatzeko formulario ere badago. Elkarrekin Autogobernua berritzen: Herritarren gunea da kanpainaren izena.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15