Prentsa Aretoa
2018/05/23
Joseba Egibar: “Lanean jarraituko dugu adostasun zabalak lortzera begira eta ezbaiak ez ditugu estatuko auzi bihurtuko”
Autogobernu Lantaldeak, EAJ-PNVren eta EH Bildurren abalarekin, gaur adostu ditu Estatus Politiko Berriaren hitzaurrearen oinarri nagusiak, adituen talde batek ondoren egingo duen artikuludun testuaren hitzaurrea
Hitzaurrea - Autogobernu Ponentzia (2018-05-23)
DOKUMENTOAK - 2018/05/23
Joseba Egibarrek, Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak, gaurko Autogobernu Lantaldearen bilera amaitutakoan adierazi duenez “alderdi guztiak denetan ados jarri nahi izatea ezinezko gauza da. Taldeekin dauzkagun ezbaiak ezagunak genituen aurreko bileretatik, eta ez luke ezertan lagunduko horien eztabaida atzeratzeak, dauden tokian jarraituko dutelako”. Egibarrek baieztatu du antzemandako ezbai horiek talde jeltzaleak ez dituela “estatuko auzi” bihurtuko eta akordioak azpimarratzen jarraituko duela: “Lantaldean daramagun denbora osoan eta aurretik geratzen zaizkigun asteotan gure ahalegin osoa bideratuko dugu adostasunak lantzera eta desadostasunak identifikatzera, eta horietan oinarrituta izango dugu taldeen jarreraren irudi oso bat Estatus Politiko Berriaren oinarri eta printzipioei dagokienez”.
Bozeramaile jeltzaleak aitortu du atarikoari buruzko eztabaidan, akordioa hirukoa izan zitekeela, Elkarrekin Podemos taldearekin,alegia, eta idazpuru batzuetan sozialista eta popularrekin bat egiteko aukera egon zitekeela; baina hiru talde horiek muzin egin diote agiriari bere osotasunean. “Gehiengo bat dago, EAJ-PNVk eta EH Bilduk osatzen duguna, talde bi daude gaur abalatutako planteamenduetan bat egiten dugunak, baina espero dut hurrengo kapituluei buruzko eztabaidetan gehiago batzea; adostasun zabalak bilatzea izan da gure asmo nagusia eta printzipio horrekin jarraituko dugu lanean”. Oraingo honetan, esan duenez, ezinezkoa izan da, “lortu duguna baino adostasun handiagoa lortzetik oso hurbil geunden arren”. Gaur Lantaldeak adostu duen testua, gogoratu du,ez da EAJ-PNVren jatorrizko jarrera, identifikazioa erabatekoa den eta orain arteko bileretan beste taldeek eginiko ekarpenak jasotzen dituen arren.
Agiri horrek Auzitegi Konstituzionalaren galbahea igaroko ote lukeen galdetuta, Egibarrek konbentzituta erantzun du baietz: “Bi oinarri nagusi ditugu: Eskubide Historikoen eguneratze eta garapena, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarri Bakarrak babesten duten zerbait, eta eguneratze hori euskal hiritargoak askatasunez eta demokratikoki erabakiko duenarekin uztartzeko printzipio demokratikoa”. Badugu zimentarri legal eta politikoa, amaitu du.
Autogobernu Lantaldeak gaur adostu ditu Estatus Politiko berriaren hitzaurrearen oinarriak, jurista talde batek ondoren egingo duen artikuludun testuaren sarrera. Testuak, EAJ-PNVk eta EH Bilduk babesten dutenak, 8 puntu ditu: testuinguru historiko politikoa, identitate nazionala, erabakitzeko eskubidea, eskubide historikoak, subjektu politiko-juridikoa, harremanak Espainiako Estatuarekin,hitzarmen soziala eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15