Prentsa Aretoa
2018/05/17
EBBren adierazpena Homofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunean
Gaur, 2018ko maiatzaren 17a, Homofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta EAJ-PNV osatzen dugun emakume eta gizonek sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik eman daitekeen diskriminazio ororen kontrako borrokan hitzeman dugun konpromisoa berresten dugu. Duintasuna, tratu berdintasuna eta genero berdintasuna oinarrizko eskubide unibertsalak dira, eta hala aitortzen du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak.
Aitortzen dugu eta ospatzen dugu azken urteotan aurrerapausu handiak eta esanguratsuak eman direla LGTBI kolektiboak osatzen dituzten pertsonen eskubideak aitortzeko,errespetatzeko eta babesteko bidean, baina aurrerapausu horiek ,nagusiki, mendebaldeko herrialdeetan eman dira. Lur planeta honetako hainbat gunetan, milaka emakumeri eta gizoni ez zaizkie eskubide hauek aitortzen eta, gainera, jazarpena, erasoak, diskriminazioa, kriminalizazioa eta indarkeria pairatzen dituzte, kasu askotan indarkeria hori beren osasuna, integritate fisiko eta morala eta eskubideak zaindu eta babestu beharko lituzketen botere publikoen eskutik datorrelarik.
Baina gure inguru hurbilenean ere egunero erregistratzen dira erabat onartezinak diren gertakari eta jarrerak. Homofobia eta transfobia kasuak dira, gizartearen ezein esparrutan lekurik izan ez dezaketen diskriminazio formak, pertsonen eskubideak urratzen dituztelako, ordenamendu juridikoa erasotzen dutelako eta elkarbizitza demokratiko eta anitza urratzen dutelako.
Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen gara, duintasun eta eskubide berberekin, eta botere publikoek eskubide eta duintasun horiek errespetatu eta errespetarazi behar dituzte, eta orientazio, praktika, identitate sexual eta genero identitateagatik eman daitekeen indarkeria eta gorrotoa saihesteko lana egin behar dute, emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioekin batera. Izan ere, emakume eta gizon hauen artean daude pertsona edo adierazpen transgeneriko eta transexualak ere.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk aniztasun sexualarekiko konpromisoa eta errespetua berresten ditu eta hitzematen du:
1.- Edozein jarrera, ekintza, adierazpen eta legeria homofobo edo transfobiko arbuiatu eta gaitzetsiko duela.
2.- LGTBI pertsonen duintasunaren kontrako erasoa izango den gutxiespen, diskriminazio edo indarkeria ororen kontrako borrokari ekingo diola.
3.- Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalean gizakiari aitortzen zaion aniztasuna eta askatasuna errespetatzeko hitzemandako konpromisoa aldarrikatuko duela eta Eskubide Zibil eta Politikoen Hitzarmenean (PIDCP) eta Yogyakartako Printzipioetan giza eskubideei buruzko nazioarteko legerian orientazio sexualari eta genero identitateari buruz jasotako adierazpenak errespetatuko dituela.
4.- Printzipio horien aldeko lan politiko eta instituzionala burutzeko hartu duen konpromisoa adieraztea eta lege esparruan zein administrazio mailan eta bestelakoetan, behar besteko neurriak hartzea eskatzea, Administrazio maila guztietan orientazio sexualean edo genero nortasunean oinarritutako diskriminazioa debekatzeko eta ezabatzeko.
5.- Bereziki kezkatuta gaude nazioarte mailan dokumentatu diren kasu ugariekin, oraindik ere, hainbat herrialdetan homosexualtasuna eta transexualtasuna kriminalizatzen dela agerrarazten dutelako eta pertsona gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen kontra eginiko krimen hauek zigorgabe geratzen direlako.
6.- Hiritargo osoa deitzen dugu eta berdintasunaren aldeko ekimen hauekiko guztiekiko atxikimendua adieraztera animatzen dugu,bai eta homo-lesbofobiaren kontrako borrokan eta gure gizartean eman daitezkeen beste diskriminazioen kontrako ekimenean lan proaktiboa egitera ere.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15