Prentsa Aretoa

2018/05/10

EAJ-PNVk elkarrizketa sozialaren aldeko apustua berretsi, eta sindikatuei eskatu die hitzarmenaren bidera itzul daitezela

Jon Aiartza legebiltzarkideak uste du hiruren arteko elkarrizketa giltzarri dela arazo sozio-laboralei erantzun sendoak emateko. “Elkarrizketa soziala beharrezkoa da gaur mundu globalizatuak dituen erronken aurrean. Guztion ardura da negoziazioan, elkarlanean eta adostasunean oinarritutako politikak diseinatzea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jon Aiartza EAJ-PNVren parlamentariak funtsezko deritzo elkarrizketa sozialak dakarren erronkari eustea, hazkundea finkatzeko, aukerak sortzeko, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko. Hori dela eta, sindikatuei dei egin die Elkarrizketa Sozialerako Mahaian elkar ulertzea eta negoziazioa berreskuratzeko. “Apustu irmoa egiten dugu elkarrizketa sozialaren eta foro iraunkor baten alde. Mundu globalizatuak gaur dakartzan erronkek jarduera eta politika adostuak behar dituzte, hiru eragile nagusiren artean adostutakoak: Jaurlaritza, sindikatuak, eta enpresa-elkarteak”, adierazi du. Bere ustez, hitzarmen-eredu horrek ahalbidetzen du bateragarri egitea justizia sozialeko betekizunak eta enpresen lehiakortasuna zein ekonomiaren garapena. “Elkarrizketa soziala behar dugu, ezinbestean”. 

Aiartzak uste du gizarte elkarrizketa giltzarri dela. Hori dela eta, sindikatuei, enpresariei eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die beharrezko erabakiak har ditzatela, sindikatuek berriro ere organo horretan parte har dezaten. “Elkarrizketa soziala da erabaki kolektiboak hartzea, da bidea oinarritzea negoziazioan, elkarlanean eta adostasunean. Alegia, guztion ardura da”. 

EAJ-PNVren ordezkariak aitortu du elkarrizketa soziala funtsezko tresna izanik ere, zailtasunak ere izan ditzakeela. “Gaur egun tentsioak daude, lan harremanen konplexutasunaren eraginez. Baina egiaztatu dugu Elkarrizketa Mahai horiek irekita mantenduz gero, desadostasunak gainditu egiten direla”. Aiartzak elkarrizketa normalizatuaren adibide gisa aipatu ditu Lan Harremanen Batzordea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea edo Administrazio Publikoko negoziazio mahaiak (hezkuntzakoa edo segurtasunekoa). 

Tesi hori defendatu du parlamentari jeltzaleak, gaurko osoko bilkuran. Halaber, Lan eta Justizia Sailari eskatu dio Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren eginkizunak, edukiak eta metodologia erregulatuko duen araudia adostu eta onartu dezala. Era berean, uste du Euskadin enpleguaren aldeko 2018-2020 Elkarlanerako Esparru Akordioko edukiak Gizarte Elkarrizketarako Mahaira igorri behar direla, kontrastatu eta ebaluatzeko. 

Elkarrizketaren aldeko konpromisoa, erregulatuko duen araudia eta Enpleguaren aldeko Akordioa Gizarte Elkarrizketarako Mahaira eramatea, hiru aspektu horiek jaso dituzte EAJ-PNVk eta PSE-EEk euren zuzenketan. Zuzenketa hori defendatu dute gaurko Bilkuran eta, azkenean, horixe bera izan da onartutako proposamena.