Prentsa Aretoa
2018/05/08
Josune Gorospe: “Garrantzitsuena dira biktimak eta zor zaien aitortza; eta oroimena oinarri hartuta lan egitea, herri honetan bakearen eta bizikidetzaren lanketan sakontzeko”
Legebiltzarkide jeltzaleak uste du ETAk utzitako legatua direla biktimak eta eragindako min bidegabea, ondorioz, une honetan aldi berri bat zabaltzen da gutxieneko oinarri etikoa lortzeko. “Oraina eta etorkizuna behar bezala bideratu behar ditugu, iraganean gertatutakoa erreferentziatzat hartuta, zauriak orbantzeko eta bakearen eta bizikidetzaren lanketan sakontzeko”
EAJ-PNVko legebiltzarkide Josune Gorospek Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez ETAk behin betiko disoluzioa iragarri ondoren “ezinbestekoa da iraganean gertatutakoren irakurketa kritikoa egitea”, epe labur-ertainean “herri honetan bakea eta bizikidetza lortzeko urratsak ematerik izan dezagun” .
Gorospek zentzu berean esan du garrantzitsuenak biktimak eta beren senideak direla eta eragindako min bidegabea aitortu beharra dagoela; horregatik esan du alderdi eta sentsibilitate politiko guztien artean gutxieneko oinarri etikoa adostu beharra dagoela iraganean gertatutakoa berriro gertatu behar ez delaren ideia partekatzeko. “Ez da zilegi terrorismoa edo eskubideen urraketak helburu politikoak lortzeko baliatzea; ez da egin behar eta ez da sekula gehiago gertatu behar”, adierazi du.
Horregatik, ordezkari jeltzaleak baieztatu du EAJ-PNV ez dela joango Espainiako presidente Mariano Rajoyk hurrengo egunetarako iragarri duen Itun Antiterroristaren bilerara. “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du sekula ere Itun Antiterrorista horretan parte hartu. Itun hori,gainera, EAJren kontra eginiko eraso gogor eta bidegabearekin sortu zen eta alderdi horretatik beti egin izan da EAJ ETArekin parekatzeko saiakera bat. ETAren kontrako “Ituna” baino, jeltzaleen politika estigmatizatzeko eta kriminalizatzeko jarduna izan zen. Guk ulertzen dugu Itun Antiterrorista hori azken gertakariek gainditu dutela, eta ondorioz, ez dugu egoki jotzen foro horretan parte hartzea”, esan du.
Gorospek azpimarratu du EAJ-PNV osatzen duten emakume eta gizon guztiek urteak daramatzatela Euskadin bakea eta bizikidetza finkatzeko lanketan. “Ataza hori ordezkaritza daukagun erakunde guztietatik- Euskadin,estatuan eta Europan- egiten jarraitzeko asmoa dugu”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15