Prentsa Aretoa
2018/04/19
EAJ-PNVk Podemosi eskatu dio pentsa dezala euskal gizartean, eta ez horrenbeste bere interes partikularretan
Estibaliz Larrauri legebiltzarkideak salatu egin du Podemosek hainbat kolektiborekin egiten duen erabilera, pentsiodunak edo langile publikoak adibidez, EAJ presionatzeko eta bere jarduera politikoa baldintzatzeko. “Joan den astean pentsioen eztabaida ekarri zenuten; gaur, berriz, funtzio publikoarena. Baina gauza bakarraz hitz egin duzue: zer egingo duen EAJk Estatuko aurrekontu orokorretan. EAJ betiko lekuan egongo da: euskal gizartearen defentsan”
Estibaliz Laurrauri parlamentariak Elkarrekin-Podemosi eskatu dio alboratu ditzala demagogia, diskurtso hutsalak eta azalkeriak, eta lanean hasi dadila euskal gizartearen alde. “Legebiltzarrean orain arte ikusi duguna oso bestelakoa da: kolektiboak erabiltzea eta horietaz aprobetxatzea, beren eskubideak kalteturik ikusi dituzten langile publikoak edo pentsiodunak, adibidez. Bahitu egiten dituzue, gu erasotzeko eta gure jarduera politikoan presionatzeko”. Larraurik salatu duenez, hasiera batean, eztabaidaren gaia 7.000 euskal funtzionarioren egoera hobetzea zen, baina Podemosek EAJ-PNVrentzako interpelazio bilakatu du. “Benetan Administrazio Publikoetako langileak defendatu nahi bazenituzten, aukera zeneukaten kontsekuente izateko eta euskal aurrekontuak babesteko. Izan ere, aurrekontuek soldatak %1,5 igotzea jaso dute, eta Itzarriko pentsio-planerako ekarpenak berreskuratu dituzte”, esan dio Podemosi.
Baina, alderdi morearen oportunismo politikoaren aurrean, EAJ-PNVk neurri zehatzak eta konponbideak proposatzen ditu. Horiek erakusten dute benetan euskal gizartearekiko benetako konpromiso sendoa. “2012an EAJ Eusko Jaurlaritzara iritsi zenetik, erabakiak hartu dira langile publikoen lan-baldintzak hobetzeko. Eta halaxe egin dugu, nahiz eta zailtasunak egon diren: krisiaren ondoriozko zailtasun ekonomikoak, eta Madrildik inposatutako aurrekontu- eta lege-mugak”. Lehendakariak, gaineratu duenez, negoziazio kolektiboaren alde egin du, eta Herri honi pertsona guztien onurarako arau eta aurrekontuak ematearen alde. Era berean, parlamentari jeltzaleak kritikatu egin du Espainiako Gobernuaren iragarpena, euskal aurrekontuen kontrako errekurtsoa jartzearena, eta gogoratu du kontu horiek PPren babesa jaso zutela. “PPk egiten duena inkoherentzia handia da: Estatuko aurrekontuak babestea eskatzen digute, eta hemengoak errekurritu. Zertarako nahi dute onartu aurrekontu berria? Bertan jasotako konpromisoak ez betetzeko? Duela astebete Lehendakariak hemen bertan esandakoa errepikatuko dizuet: etorkizuna idazteko dago”.
Larraurik adierazi duenez, “EAJk edozein gobernurekin, berriro ere akordio bat lortzen baldin badu –eta, horretarako, baldintza asko bete beharko dira-, Euskadirentzat ona izan beharko du. Euskadirentzat ona ez bada, ez da inolako akordiorik egongo. Beti egongo gara euskal gizartearen alboan, eta ez gara hortik mugituko. Ez gaituzte beste inon aurkituko: beti gizartearen interesen zerbitzura, Elkarrekin-Podemos egon edo ez”. Hori dela eta, amaitu du, 2017an sinatutako hitzarmenen arabera dihardugu: EAJk eta PPk lortutako akordioa, eta euskal eta espainiar gobernuek lortutakoa. “Akordio onak eta positiboak izango dira euskaldunen ongizaterako”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15