Prentsa Aretoa

2018/03/22

EAJ-PNVk Estrasburgori eskatu dio atzera bota dezala Elósegui epailearen izendatzea, ez baldin baditu bere adierazpen homofoboak zuzentzen

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak “kezkagarritzat” jo du berdintasunaren aurkako adierazpenak egiten dituen pertsona bat jartzea giza eskubideak defendatu behar dituen erakunde baten buru. “Adierazpen homofoboak zuzendu ditzala eskatzen diogu, eta ez badu hala egiten, Giza Eskubideen Auzitegiak ordezkapenerako prozedurari ekin behar dio”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren ustez, ez dira onargarriak Europako Giza Eskubideen Auzitegiko kide izatera deitutako magistratu batek egindako adierazpenak, besteak beste, homosexualek “patología anitzak izango dituztela” edo pertsona transexualei “terapia psikologiko eta psikiatrikoak” jarri behar zaizkiela. Hori dela eta, alderdi jeltzaleak hertsatuki eskatu dio bere hitzak jan ditzala, eta ez badu hala egiten, Estrasburgori eskatu dio ezeztatu dezala bere izendatzea.

Horrela, EAJ-PNVk bate gin du Izaskun Bilbao europarlamentariak eta 70 europarlamentarik baino gehiagok (sozialdemokratak, liberalak, europar ezkerra eta berdeak) egindako eskariarekin, zeinak auzitegiari eskatzen baition Elósegui epailearen hautagaitza erretiratu dezala. “Gure ustez, garrantzitsua da europar agintariek adierazpenak ezagutzea. Pertsona hau hautagai da erakunde bateko kide izateko, eta erakunde horren misio nagusia da herritarren eskubideen defentsaren alde egitea, eta edozein diskriminaziori aurre egitea, izan generoagatik, sexu orientazioagatik edo beste edozein kontugatik”, adierazi du Leixuri Arrizabalaga parlamentariak, eta adierazi du larriak eta kezkagarriak direla magistratuak hainbat artikulu eta elkarrizketan egindako adierazpenak.

Elósegui epailearen hautatze-prozesuan izandako akatsen inguruan, Arrizabalagak espainiar Gobernuari eskatu dio kontuan har ditzala soilik meritu-, gardentasun- eta inpartzialitate-printzipioak. Gaineratu duenez, uste dugu “Estatuak betebehar bat daukala, horrelako kargu baterako aurkezten diren pertsonen profil neutrala bermatzeko”.  

Elósegui magistratuaren izendatzea bertan behera uzteko eskariak talde guztien babesa izan du Eusko Legebiltzarrean, PPrena izan ezik, azken horrek aurka bozkatu baitu.