Prentsa Aretoa

2018/03/09

Iñigo Iturrate New Yorkera doa NBErekin harremanak sendotzeko emakumeen berdintasunaren eta ahalduntzearen alorrean

Emakumearen Estatutuaren Batzordearen (CSW) 62. edizioa izango da Nazio Batuen egoitzan, New Yorken. Bertan parte hartuko duen euskal ordezkaritzako kide da legebiltzarkide jeltzalea. Eztabaidagai, genero berdintasuna lortzeko desafioak eta aukerak

rss Ezagutzera eman
Iñigo Iturrate New Yorkera doa NBErekin harremanak sendotzeko emakumeen berdintasunaren eta ahalduntzearen alorrean

ARGAZKIA JAITSI

  • Iturrate: "Emakumeek pairatzen dituzten injustiziek guztioi egiten digu kalte”
    2018/03/09

    ARTXIBOA JAITSI

Iñigo Iturratek, EAJ-PNVko legebiltzarkide eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen Idazkariak, New Yorkeko hirirako bidaiari ekingo dio gaur, Mahaiko gainontzeko kideekin batera, Emakumearen Baldintza Juridiko eta Sozialeko Batzordearen hirurogeita bigarren bilkuraldian parte hartzeko. Gobernuarteko nazioarteko organo nagusia da, esklusiboki genero berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen alorra jorratzen duena. Lan erabakigarria egiten dihardu emakumeen eskubideak sustatzen eta nazioarteko arauak idazten. Edizio berri honetan, Batzordearen analisia zentratuko da landa munduko emakumeak pairatzen duen desberdintasunean.

New Yorken dagoen bitartean, euskal ordezkaritzak hainbat topaketa politiko eta instituzional izango ditu, balioko dutenak esperientziak eta praktika onak partekatzeko emakumearen promozioan eta aurrerapenean, hala nola NBEaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak sendotzeko. Bileren agendan, nabarmentzekoak dira ondorengo hauekin izango direnak: Garapenerako Nazio Batuen Programako kideak, Parlamentuarteko Batasuna, NBE-Emakumeak edo Populazio Funtsa. Iturrateren arabera, hitzordu horiek lagungarriak izango dira euskal erakundeentzat, duela hainbat urtetik hona genero berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen alde egiten diharduten lana zabaltzeko. “Jakin badakigu oztopo asko gainditu behar ditugula berdintasuna erreala eta benetakoa izan dadin. Desoreka historikoak daude, egiten dutenak emakumea bizitzako alor askotan diskriminatzen jarraitzea. Gure betebeharra da, alderdiena, erakundeena, nazioarteko erakundeena eta gizarte osoarena, emakumeak entzutea eta beraiekin lan egitea. Beren kausa gurea ere bada, eta bere borrokak erantzuna behar du: eskuhartze legegile sendoa eta kontzientziazio-lana, adin txikienetatik hasi beharrekoa”.

Iturratek berretsi egin du EAJ-PNVren konpromisoa gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin eta beren funtzioarekin, erakunde-arduretatik, berdintasunaren alorrean aitzindariak sustatzen eta abian jartzen. “2005ean Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Euskal Legea onetsi genuen. Hori ezartzean, emakumea ahalduntzen duten politika publikoen garapenean, herrialde aurreratuenen agendan jarri genuen Euskadi. Desafioak dauzkagu aurretik, eztabaidaezinak eta atzeraezinak diren borrokak -genero indarkeria edo soldata arrakala, adibidez-, baina uste dugu –eta hori azalduko dugu NBEan- tresna eta praktika onak abian ditugula, beste erakunde batzuekin partekatu ditzakegunak. Ziur gaude berdintasunak gizarte osoaren onura ekarriko duela. Ekarpena egingo dio demokrazia, garapen iraunkorra, aurrerabidea eta bakea indartzeari. Emakumeek pairatzen dituzten injustiziek guztioi egiten digu kalte”.

Emakumearen Baldintza Juridiko eta Sozialeko Batzordeak aztertu beharreko gaien artean dago emakumeen partehartzea bizitza politikoan. Euskadiko Ordezkaritzak aukera izango du IKNOW Politics proiektua ezagutzeko, nazioarteko sare bat, mundu mailako politikan emakumeen aurrerapenerako informaziorako. Gainera, topaketa bat dago aurreikusita Maltako Berdintasun eta Europar Gaietako ministroarekin, Helena Dallirekin, eta Maltako Gobernuko Giza Eskubideetako eta Integraziorako Zuzendariarekin, Silvan Agiusekin; Guatemalako Emakumearen Berdintasunerako Idazkariarekin elkarrizketa ere izango dute. Iturratek ondorioztatu duenez, agenda bete horrek “lagundu egingo digu pausu egoki eta sendoak ematen, egungo gizarte-ereduan aldaketa bat lortzeko. Giza Eskubideen alorrean dugun erronka nagusietako bat da diskriminazio eza. Gogor eta modu konstantean ekingo diogu borroka hori guztiona izan dadin, mundu osoan”.

 

Topaketa instituzional eta politikoez gain, ordezkaritzak bisita egingo du 9/11ko Museo Memorialera, presidenteordearen eskutik, Dorre Bikien aurkako atentatuko biktimak oroitu eta omentzeko. Halaber, New Yorken euskal komunitate handia dagoenez, Legebiltzarreko Mahaia Euskal Etxera joango da, 1913tik euskal kultura eta ohiturei eusteko egiten diharduten lana ezagutzeko.