Prentsa Aretoa
2018/03/08
EAJ-PNVk gizon eta emakumeen eguneroko lana defendatu du, benetako berdintasuna lortzeko aurrera egite aldera
Legebiltzar-taldeak bate gin du martxoaren 8rako deitutako ordu laurdeneko kontzentrazioarekin, eskubide- eta aukera-berdintasunaren defentsan. Amaieran, Bakartxo Tejeriak adierazpen bat irakurri du, aitortzen duena “genero desberdintasuna dela XXI mendeko erronka nagusienetako bat”
Emakumeen Nazioarteko Eguna - EAJ-PNVren adierazpena 2018ko martxoaren 8a
ADIERAZPENA - 2018/03/08
Eguerdiko hamabiak eta erdian, EAJ-PNVren legebiltzarkideak Euskal Ganberako bilkura aretotik irten dira, Parlamentu kanpoan egindako 15 minutuko kontzentrazioan parte hartzeko. Talde jeltzaleak bere egin ditu protestak deitu dituzten mundu mailako erakundeek eta emakumeek egindako aldarrikapenekin, eta ahotsa altxatu du gure gizartean jarraitzen duten diskriminazio eta gehiegikerien aurrean.
“Genero berdintasuna lortzea eta emakumeak ahalduntzea dira XXI. mendean egiteke dauzkagun lanak dira, eta giza eskubideen alorrean dauzkagun erronka handienetakoak dira. Gaur martxoak 8 ditu, bihar 9, eta guztioi egokituko zaigu bihar ere borrokan eta lanean jarraitzea, diskriminazioaren oinarri diren oztopoak eragozteko. Eguneroko lana da, herritar guztioi dagokiguna”, adierazi du Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide eta berdintasun alorreko bozeramaileak, eta gaineratu duenez, “moduen eztabaidaren gainetik (geldialdiak, grebak, kontzentrazioak) dago sakoneko eztabaida, eta hor guztiok gaude: emakumeok aurrez aurre dauzkagun injustiziei aurre egiteko”.
Kontzentrazioan, talde parlamentariaz gain izan dira Arabako lurraldeko EAJ-PNVko kargu instituzional eta politikoak. Amaieran, Bakartxo Tejeriak, maila goreneko ordezkari instituzional gisa, adierazpen bat irakurri du. Adierazpenaren arabera, “aitortu eta berretsi egiten dira emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala eta benetakoa funtsezko eskubidea dela pertsona guztientzat, oinarrizko balioa demokraziarentzat, eta giltzarri den alderdia giza garapenerako. Berdintasunak laguntzen digu gizarte gisa aurrera egiten, pertsonen autonomia hobetzen, berdinen arteko harremanak sustatzen ditu eta demokrazian aurrera egitea ahalbidetzen digu”.
EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du pausu sendoak emateko benetako berdintasun erreala lortze aldera, ahaleginak sendotuz soldata-arrakala eta genero indarkeria behin betiko desagertzeko, eta familia- eta lan-bizitza kontziliatzea laguntzeko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15