Prentsa Aretoa
2018/02/22
Iñigo Iturrate: “Bizikidetza ezin da eraiki gizarte duin bat lotsarazten dituen omenaldiz”
Legebiltzarrak, talde guztiek babestuta EH Bilduk izan ezik, ETAko kideenganako omenaldiak baztertu ditu, “giza eskubideen defentsaren aurkakoak direlako eta biktimak berriro biktima bilakatzen dituztelako”. Ganberak botere publikoei eskatu die jarrai dezatela aitortza-, erreparazio- eta justizia-politikak bultzatzen
ETAko kideei omenaldiak errefusatzeari buruzko proposamena
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2018/02/22
“ETAko kide izandako pertsonei, edo helburu politikoak lortzeko indarkeria erabili edo justifikatu dutenei omenaldiak egitea, horiek goraipatzea edo publikoki erakustaldiak egitea erabat da baztergarria, eta edozein gizarte zintzo lotsarazten du. Beren bizilagunak seinalatu zituztenak ezin dira erakutsi herritar eredugarri gisa, hori egin nahi izatea maltzurkeria hutsa da. Baina, gainera, jokabide horiek biktimak makurrarazten dituzte, eta beren sufrimendua areagotzen dute”. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak halaxe arbuiatu ditu etakideei egindako omenaldiak, gizalegezko etika politikotik, izan ere, omenaldi horiek “edozein pertsona zuzen lotsarazten dute, eta bizikidetza demokratikoa eraikitzea zailtzen dute”.
Iturratek baieztatu du ezin duela ulertu –eta are gutxiago partekatu- presoen senide edo lagunek publikoki bere iraganaren erakustaldia egin nahi izatea, “gizartearen aurrean eredu edo balio moduan”. “Pertsona hauei argi eta garbi esan nahi diegu aurkako bidea egin beharra daukatela. Herri honetan bizikidetzarik izango bada, bide hori egin dezaten lagundu nahi dugu, hori da gure eginbeharra. Ahalik eta azkarren, orduan eta hobeto”. Bide hori egiteko, eta izaera horretako gertakariak berriro eman ez daitezen, giza eskubideetan inspiratutako kultura bultzatzea proposatu du Iturratek, gizabidez eta pertseberantziaz, kultura horrek “oraindik egin ez dutenei, iraganari buruzko gogoeta kritikoa egiten laguntzeko, eta eragindako kalte injustua aitortzeko”. Hori da bidea, gaineratu du, eta ez debekuak ezartzea edo funtsezko eskubideak mugatzea, adierazpen- edo askatasun-eskubideak adibidez. “Hori dela eta, gure proposamena da gai hau etika publikoko eta moral demokratikoko terminoetan lantzea, eta ez legez kontrakotasunaren inguruan. Jokabide deitoragarri guztiak ez dira delituak”.
Ordezkari jeltzalearentzat, alderdi politikoek hitz egiteko eta akordioak lortzeko lekua Memoria eta Bizikidetza Ponentzia da. Helburua da terrorismoa goratzea dakarren jokabide oro -biltzeko eskubideak edo adierazpen askatasuna gainditzen dutenak- desagertzea. “Gure betebeharra da exijentzia demokratikoak mahai-gaineratzea, mahai batean esertzea, hitz egitea eta adostea. Eta mahai horrek badu izena: Memoria eta Bizikidetza Ponentzia”. Foro horretan PP autobaztertu da, ponentzia osatu zen unetik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15