Prentsa Aretoa

2018/02/19

EAJ-PNVk Marokori eskatzen dio onar dezala saharar herriaren autodeterminazio eskubidea Saharako Arabiar Errepublikaren 42.urteurrenaren ospakizunean

Gorka Alvarez legebiltzarkide jeltzalea errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu da saharar herriaren borrokari babesa emateko. “Nazioarteko Komunitateak ezin du atzeratu konponbide justu eta behin betikoa, eta bultzatu behar du autodeterminaziorako eskubidea”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Marokori eskatzen dio onar dezala saharar herriaren autodeterminazio eskubidea Saharako Arabiar Errepublikaren 42.urteurrenaren ospakizunean

ARGAZKIA JAITSI

Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (RASD) 42. urteurrenaren ospakizuna, esan du Gorka Alvarezek, aukera paregabea da “Saharako herriari eta legez dagokion autodeterminaziorako eskubidearen defentsari gure babesa eta konpromiso irmoa agertzeko”. Legebiltzarkide jeltzaleak bidaia egin du Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara (Argelia) aitortzeko RASDeko gobernu legitimoa eta eskatzeko Nazio Batuen Erakundeari jarrera aktiboago eta irmoagoa, erreferenduma egin dezala.

“Berrogeitaka urte hauetan, borrokak, okupazioak eta giza eskubideen urraketak nagusi izan dira. Populazioaren zati bat basamortuaren erdian bizi da, eta beste zatia Marokok hartutako lurraldeetan. Herri horrek eguneroko borroka darama, bizirik ateratzearren eta adorea ez galtzearren. Gure babesa behar dute bidezko eta behin betiko irtenbidearen itxaropena mantentzeko”. Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, konponbide horrek ekarri beharko du erreferendum bat, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenakkontuan hartuta. “Nazioarteko Komunitateak bere eginbeharrak bete behar ditu eta Marokoko erresuma behartu behar du onartzera erreferenduma, Mendebaldeko Sahararen independentzia eta  herriaren itzulera lortzeko”.

Alvarezek azpimarratu ditu errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren egoera larriak eta laguntza humanitarioaren garrantzia bizirik irauteko. “Sinestezina da ikustea azken hamarkada horietan familiak bizirik basamortu antzuarenerdian. Bizi-baldintzak muturrekoak dira eta gabeziak kontaezinak, baina bere lurraldeetara bueltatzeko esperantza ez dute inoiz galtzen. Beraien pazientzia eta iraunkortasuna miresten ditugu, eta beti ondoan izango gaituzte, konponbide iraunkor baten alde lan egiteko”.