Prentsa Aretoa
2018/02/05
Euskal zinemaren aldeko EITBren apustua babestu du EAJ-PNVk
Ana Oregi legebiltzarkideak euskal zinemaren une ona nabarmendu du eta Handia zoriondu du lortutako 10 Goya sariengatik. “Garrantzitsua da EITBk norantza horretan bultzada ematen jarraitzea; euskal ekoizpenei ematen dien bultzadak sektorea indartzen du”
EAJ-PNVren talde parlamentariak babestu egin du EITBren lana euskal zinemaren difusioan, finantzazioan eta produkzioaren partehartzean, eta ildo beretik jarrai dezan animatu du, gure ekoizpenak indartsuago eta lehiakorrago egiten jarraitzeko. “EITBren euskal zinemaren aldeko apustu sendoak indartzen eta mundura irekitzen laguntzen dio. Elkarlan horri eusteko eskatzen diogu, eta jarrai dezala industria horren garapena sustatuko duen motorra izaten”, adierazi du Ana Oregik. Parlamentari jeltzaleak azpimarratu egin du euskal zinemak bizi duen momento hona, bai luzemetrai eta laburmetrai kopuruagatik, zein horien kalitateagatik, eta gogoratu du erakunde publiko horrek urtero 5 milioi euro jartzen dituela industria hori finantzatzeko. Gogoratu beharra dago EITBk 800.000 euroko partehartzea izan zuela Handia ekoizpen sarituan, finantzazio osoaren %25.
“Momentu gozoan gaude, talentu handiko profesionalak dauzkagu, eta publikoa gero eta gehiago animatzen da zinemetan Euskadin ekoiztutako pelikulak ikustera. Iaz 60.000 ikusentzuletik gora ikusi zituzten ekoizpen euskaldunak, aurreko urtean baino 20.000 gehiago. Zifra garrantzitsuak dira, kontuan hartuta herri txikia garela eta hizkuntza minorizatua daukagula. Horrek arriskuak eta baldintzak dakarzkigu nazioarteko merkatuetara jotzeko orduan”. Potentzial handia daukagu, Oregik adierazi duenez.
EITBk Handian parte hartzeaz gain, beste proiektu batzuk gogora ekarri ditu, adibidez Loreak edo laster zinemetan estreinatuko den Errementari. “Euskal zinemaren babesa emaitzak ematen ari da, eta horren erakusgarri argia da Handiak Goya sarietan izandako arrakasta. Sektore indartsuagoa lortzen ari gara, lan saritu eta baloratuak tarteko, eta EITBren elkarlanak eta harremanak badu zerikusirik”. Agerikoa da alor horretan ondo egindako lana badagoela, ondorioztatu du.
Ana Oregik EITBren Kontrolerako Batzordean parte hartu du. Agerraldia egin du bertan ETBren zuzendariak, Eduardo Barinagak, ekoiztetxeen programak esleitzeko irizpideak azaltzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15