Prentsa Aretoa
2018/01/30
Amaia Arregi: “Arazo politikoei irtenbide politikoen bidez erantzun behar zaie”
“Politikariok berba egin behar dugu irtenbide politikoak adosteko. Horretarako, elkarrizketa behar-beharrezkoa da aurrera egiteko. Epaiketara jotzea ez da bidea”, legebiltzarkide jeltzalearen ustez
Amaia Arregi EAJ-PNVko legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak adierazi du Espainiako gobernuak arazo politiko bat duela; eta, halaber, arazo horri irtenbide politiko bat eman behar zaiola. “Politikariok berba egin behar dugu irtenbide politikoak adosteko. Horretarako, elkarrizketa behar-beharrezkoa da aurrera egiteko. Epaiketara jotzea ez da bidea”.
Era horretan, Arregik esan du -Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean-, tristea dela egoera horretara heldu izana; izan ere, “egun Kataluniak gobernu egonkorra behar du. Presidente bat behar du gobernatzeko eta kataluniarren eskakizunei eta beharrizanei erantzun ahal izateko”.
Autogobernu Ponentzia
Gainera, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, egun alderdi politiko guztiak ari dira lanean Autogobernu Ponentzian. “Bakoitzak egindako hausnarketa agerian dago, eta orain, egin behar duguna da desadostasunak alde batera uztea aurrera egiteko. Batzen gaituen gaietan aurrera egin nahi badugu, denok akordiorako prest egon behar dugu. Gero zehatz-mehatz noraino iritsiko garen ikusi beharko dugu, baina denon artean oinarri sendo bat ipini behar dugu aurrerapausoak emateko”, esan du Arregik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15