Prentsa Aretoa
2018/01/25
EAJ-PNVk prebentzioa eta ardura partekatua azpimarratu ditu adin txikiko delitugileen arazoa konpontzeko
Amaia Arregi legebiltzarkideak alderdi politikoei eskatu die oportunismoa alde batera utz dezatela, elkarrekin konponbideak bilatzeko. “Gertakari trajikoak berriro ez emateko, eztabaida lasaia egin behar dugu guztion artean: erakundeak, epaileak, familiak eta gizarte zibila”
Azken asteotako indarkeriazko gertakari deitoragarriek guztiok behartzen gaituzte gogoeta partekatu eta lasaia egitera, konponbide partekatuak lortze aldera, euskal sistema asistentzialean ezar daitezken hobekuntzak zehazteko. Amaia Arregi EAJ-PNVren parlamentariak eztabaida hau eremu politikotik kanpo uztearen alde egin du. Ondorioz, alderdi guztiei eskatu die “oportunismo politikoa alboratu eta akordioak bilatzeko elkarlanaren alde egin dezatela”. Sistema ona daukagu, gizarte zerbitzu indartsuak, aitortu du, baina dena hobetu daiteke.
Radio Euskadik antolatutako tertulia batean parte hartu du Arregik. Bertan, prebentzioaren alde lan egiten jarraitzeko beharra defendatu du, adin txikikoen delituak errepikatzea ekidite aldera. Euskadiko baliabide sozial eta polizialak defendatu ondoren, legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu duenez, gertuko polizia-eredua ezartzeaz gain, prebentzio-estrategia hobetzen jarraitu beharra dago. “Gai korapilatsu baten aurrean gaude, ardura partekatuak daude, eta guztiok gogoeta lasaia egin beharra daukagu. Erakundeek beren ardura-maila daukate, baina baita familiek, epaileek, elkarteek eta adin txikikoekin lanean diharduten eragileek. Guztiok elkarrekin lan egin behar dugu, nork bere jarduera-eremutik, betiere pentsatuz zein erabakiren bidez lor dezakegun segurtasuna sendotzea eta babes gabe dauden adin txikikoen egoera pertsonalei erantzutea”. Bere ustez, ez da tokiko arazoa. “Azken asteotan emandako zorigaiztoko gertakarien modukoak ez dira euskal gizartearen kontu soila. Arazo globala da”.
Arregik nabarmendu egin du familiek hezkuntzan eta adin txikikoen babesean duten garrantzia, eta azpimarratu du ildo horretan Eusko Jaurlaritzak eta gainontzeko erakundeek egiten diharduten lana, Familiaren eta Haurtzaroaren aldeko Hitzarmena sinatuta. “Plan horren helburuetako bat da, zalantza izpirik gabe, adin txikikoak babestea”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15