Prentsa Aretoa
2017/12/20
Joseba Egibar: “Estatutuaren erreforman ahalik eta adostasun handiena lortzeko ahalegin handiena egingo dugu”
Alderdi jeltzaleak dokumentua aurkeztu du Autogobernua eguneratzeko Ponentzian, egungo Autonomia Estatutua erreformatzeko testu artikulatu berria egiteko proposamen komun batean sintetizatu daitezkeen atalak aztertzen dituena
Autogobernua eguneratzeko Ponentziak bilera izan du gaur. Legebiltzar-taldeak foro horretan defendatutako proposamenen balorazioa aurkeztu du bertan EAJ-PNVk, egungo Autonomia Estatutua erreformatzeko testu artikulatu berria idazte eta onartze aldera. Sintesi-dokumentuaren baitan jasota daude bat egiten duten elementuak edo proposamen komun batean sintetizatzeko aukera dutenak. Gure proposamenean jasotako 11 printzipioetan oinarrituta, adierazi du Joseba Egibar bozeramaileak, “ariketa serioa eta sakona egin dugu, batzen gaituzten gaiak identifikatzeko, eta desadostasunak ere adierazi ditugu. Azaroan proposatutako metodologia jarraituz, hemendik aurrera, proposamenak doituko ditugu egungo edo etorkizuneko estatutuaren egiturara, eta bertan, izenburu eta xedapenetan, txertatuko ditugu oinarriak eta printzipioak”. Gaineratu duenez, lan horretan beste taldeekin ahal beste ulermen eta adostasun bilatuko dugu.
BI MAHAIEN PODEMOSEN PROPOSAMENA
Ponentziak baztertu egin du Elkarrekin-Podemosen proposamena, bi mahai desberdin osatzekoa: batetik, estatutu berriaren edukietaz jardutekoa, eta bestetik, erabakitzeko eskubideari buruzkoa. EAJ-PNV ez dator proposamenarekin bat, eta prest agertu da Legebiltzarrean edo Kongresuan argitasun lege bat garatzeko ekimen legegile bat politikoki babesteko. “Ez dugu Elkarrekin-Podemosen mahai bikoitzen proposamena onartzen, baina talde gisa prest gaude argitasun lege bat egiteko proposamen bat sinatzeko, bai Ganbera honetan bultzatuta, bai Kongresuan. Lege horrek dio erabakitzeko eskubidea izan gabe ere, kontsultatua izateko eskubidea dagoela, eta kontsultan ebatzitakoa ez bakarrik aintzat hartu, errespetatu ere egin behar dela. Eta horrek negoziazioa dakar. Balizko bideak irekitzen ari dira hor, eztabaidarako bederen. Ez dakigu zein norabidetan”.
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA
“Ahalik eta adostasun zabalenaz joango gara, eta ez bakarrik Ganberaren gehiengo oso eskasa. Gaur, batuketa egin baino baino ez dago: Legebiltzarrean aldeko 57 boto daude, Ganberaren %76. Guk ahalegina egingo badugu –eta halaxe egingo dugu- definizio partekatua bilatzeko, zer den euskal herria subjektu politiko gisa, eta bere kasuan, erabakitzeko eskubide horrek ariketa adostua ekarriko balu, uste dut PSE-EE eta PP ere –aintzat hartzeko moduko legebiltzarkide kopurua dutenak- saiatu beharko direla gehiengo hori ulertzen eta errespetatzen”. Egibarrek sozialistei eta popularrei eskatu die ez daitezela Kongresuan duten gehiengoaz baliatu irtenbide bat bilatzeko eta ubideak ixteko, “hala eginda, arazoak areagotu egiten dira. Elkarrekiko ulermena eman behar da”.
EAJ-PNVrentzat, erabakitzeko eskubidea txertatzeak Eskubide Historikoetan du oinarri, eta ez du konstituzio-erreformarik behar. “Uste dugu Eskubide Historiko horien berariazko eguneratzeak badakarrela erabakitzeko eskubide potentzial bat. Tresna eta formula badaude, kontua ez da legezkotasuna, baizik eta borondate politikoa. Ez daukagu Estatu egitura erkidego guztientzat aldatzeko asmorik, ezta horretarako bokaziorik ere. Giza Eskubideetan badago ainguratze bat, erabakitzeko eskubidearekin erabat bateragarria”.
Bideo erlazionatuak...
Eusko Legebiltzarra
2017/12/20
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15