Prentsa Aretoa
2017/12/14
Mendizabal: “Hizkuntza-eskakizuna mistoak baimentzea beharrezkoa da euskal administrazio publikoan”
Garbiñe Mendizabal legebiltzarkideak ziurtatu du hurrengo hilabetetan hizkuntza-politikari buruzko hainbat gaietan sakonduko dela; eta, halaber, irtenbideak emango direla euskal administrazio publikoetan euskararen erabilera egokitzeko
Izan ere, ostegunean bertan, Legebiltzarreko bilkurak eskatu dio Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailari aztertu dezala Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretua; eta, era berean, bidal dezala dekretu hori eguneratzeko proposamena. Hori guztia, hain zuzen ere, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren maila guztiak jasotzeko modua aztertzeko hizkuntza trebetasunen konbinazioaren bidez, Hizkuntza-politikarako Herri Aginteen Koordinazio Batzordeak (HAKOBA) egiten duen proposamena kontuan hartuko da. Horrez gain, azkenik, Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari kontuan hartu dezala, besteak beste, hizkuntza-eskakizunen egokitzapena eta herri-administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren optimizazioa.
Mendizabalen hitzetan, beharrezkoa izango litzateke eskakizun mistoak izateko aukera zabaltzea, hau da, idatzizko eta ahozko trebetasunen konbinazio anitzeko hizkuntza eskakizunak, beti ere lanpostuek dituzten ezaugarri komunikatiboen araberakoak. Era horretan, esate baterako, agerian izango da ahozko trebetasun maila jakin bat eskatu daitekeela (adibidez, C1), baina idatzizko trebetasun maila baxuagoa (adibidez, B1) edo alderantziz. “Egun ez dago horrelakorik egiteko aukerarik, lanpostu bakoitzari eskakizun bat ezartzen zaiolako; eta, gainera, trebetasunak beti izaten direlako baliokideak”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15