Prentsa Aretoa
2017/11/17
EBBk dei egiten die euskal herritarrei Euskadi eta Txekiar Errepublikako selekzioek azaroaren 25ean Ipuruan jokatuko duten partida ikusteko
Ana Esther Furundarena burukideak euskal selekzioen ofizialtasuna eta emakume kirolarientzat esparru ekonomiko eta sozialean benetako berdintasuna aldarrikatzera deitu du
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak alderdikideak eta euskal herritarrak deitu ditu azaroaren 25ean, larunbatez, Euskadiko eta Txekiako Errepublikako emakumeen futbol selekzioek Eibarko Ipurua futbol zelaian 17:00etatik aurrera jokatuko duten partidara joan daitezen. EBBko Hezkuntza, Euskara, Kirol eta Kultura gaietarako burukide arduradun Ana Esther Furundarenak EAJ-PNVren Uri Erakunde guztiei bidali dien eskutitzean alderdi jeltzalea osatzen duten pertsonak animatu ditu Euskadiko selekzioa eta emakumeen kirola babestera eta Eibarren azaroaren 25ean egingo den partida ikustera. Gonbidapen berbera egin nahi zaie Euskadiko herritar guztiei.
EBBren aburuz bi dira euskal herritarrak partida hau babestera animatu behar dituzten argudioak. Batetik, Euskadiko kirol selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea, kasu honetan futbolarena; bestetik, emakumeen kirola sustatzea eta bere balorea azpimarratzea eta kirolarientzat berdintasun ekonomiko eta soziala aldarrikatzea. “Partida historikoa izango da, lehiaketa ofizialak egiten diren egunetan eta Lehen Mailako zelai batean, historia luzea duen toki ederrean,hain zuzen”, esan du Furundarenak. Burukideak era berean gogoratu duenez 2017an 80 urte beteko dira Euzkadi izeneko futbol selekzioa sortu zenetik. Euzkadi selekzioa munduan zehar ibili zen eta askatasunen eta demokraziaren aldeko aldarriaren sinbolo eta enbaxadore bilakatu zen.
“1937ko Euzkadiko selekzioarekin gertatu bezala, ezinbesteko dugu gure selekzioak aztarna ezabaezina uztea”, azaldu du Furundarenak. “Hori gerta dadin, beharrezko dugu denon parte hartze eta bultzada, kirol hitzordu hau ikusgarri egin dezagun. Helburu horrek gidatu gaitu emakumeen selekzioaren partida hau bultzatzera, eta zuek ere animatu nahi zaituztegu babestera. Topaketa honen arrakastak ere lagunduko du gizarte berdintzaileagoa eraikitzen”. Burukideak era berean gogoratu du datorren larunbatean, hilak 25, Eibarren hainbat jarduera egingo direla Euskadi-Txekiar Errepublika partidari giro aparta eskainiko diotenak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15