Prentsa Aretoa
2017/11/07
Egibar: “Estatu espainarrak aldebakarreko bideei gogor heltzen die, aldebiko bideek beldurra ematen baitiote”
“Agian jendeak uste duen baina lehenago, mediazioa tarteko edo nazioarteko presio tarteko, Espainiko Gobernuak mahiaren beste aldean jarri beharko du Kataluinako agintariekin negoziatzera”; “nik uste dut hori dela katalan abertzaleen asmo eta estrategi nagusia”, erantsi du
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Québec eta Kanadaren, eta Erresuma Batua eta Eskoziaren ereduak aipatu ditu GBBko presidenteak, eta gogorarazi du “ez direla adostasun batera iristen sakoneko gaian”, “zergatik batzuek –kasuan, Quebecek eta Eskoziak- bere burujabetasuna aldarrikatu nahi dute, erreferendum baten eskutik; aldiz, Kanadak eta Erresuma Batuak batasun hori bere horretan mantendu nahi dute”. “Hitzartzen dena da prozedura; hau da, gatazka politiko bat dagoenean, nola argitzen da? Nola zuzentzen da? Zertan jartzen dira ados aldeak? Galdeketaren akordioan”, azaldu du. “Eta hori da guk azpimarratu behar duguna hemen; hau da, aldebikotasunak eskatzen duela oinarri demokratikoa aintzakotzat hartzea”.
Horren harira, oinarri demokratikoa zer den zehaztu du bozeramaile jeltzaleak. “Oinarri legalaren edo legediaren aipamena egiten den horretan, oinarri demokratikoak badu halako pisu propio bat, non esaten den ‘legeak erabiliko ditugu baina lege horrek egin behar duena da bideratu, baimendu, galdeketaren eskutik, herritarrek bere iritzia ematea”, azaldu du.
Egibarrek azpimarratu du “Puigdemonek eta Governek ahalegin berezia” egin dutela aldebikotasuna aurrera eramateko, “17 aldiz eskatu baitzion Puigdemonek bilera Rajoyri, eta guztietan ezezkoa jaso zuen”.
“Aldebakarreko bideak ez dira aukeratzen, izaten dira aldebiko bideen ahalegina egin ondoren, hauek porrot egiten duten momentuan hartzen diren bideak”, aipatu du. “Eta zuk ezezkoa jasotzen duzunean eta mahaiaren beste aldean inor jartzen ez baldin bada, zure borontate demokratiko horretatik abiatuta, legedi propio bat sortzen hasten zara, eta hor etortzen da talka; lege-talka bat baina, batik bat, zilegitasunen arteko talka bat”, erantsi du.
“Aldebakartasunaren arduradun handiena eta bakarra Estatu espainarra da” salatu du Egibarrek, “aldebakarreko bideei gogor heltzen die, aldebiko bideek beldurra ematen baitiote”. Baina “Kataluniako prozesua ez dela bukatu” ohartarazi du. “Agian –eta ikusiko dugu, nik pentsatzen dut, jendeak uste duen baina lehenago- Espainiko Gobernuak mahiaren beste aldean jarri beharko du Kataluinako agintariekin negoziatzera; eta horrek eramango gaitu aldebakarreko estrategi batetik aldebiko estrategia batetara”, aurreratu du. “Nik uste dut hori dela kalanen –abertzaleen, behintzat- asmo eta estrategi nagusia, ez da etengabe aldebakarreko estrategiarekin jarraitzea ez dakit noraino; mediazioa tarteko edo nazioarteko presio tarteko –eta denbora eman behar zaio horri guztiari ere- aldebiko negoziazio bat gertatu beharko da erreferendum bat hitzartuta edo estatus politiko berri bat negoziatzeko edo dena delakoa”, bukatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15