Prentsa Aretoa
2017/07/14
Ana Oregik eta Amaia Arregik parte hartuko dute Hondurasen Giza Eskubideen jarraipenerako euskal ordezkaritzan
Bi legebiltzarkideak Erdialdeko Amerikako herrialdera doaz, bizitzaren kontrako mehatxuen ondorioz Euskadin hartutako bi emakumeren egoera aztertzera
Ana Oregi eta Amaia Arregi EAJ-PNVko legebiltzarkideek parte hartuko dute larunbat honetan Hondurasera joango den euskal ordezkaritzan. Helburua da Giza Eskubideen aldeko bi aktibistaren egoerari jarraipena egitea. Bi aktibista horiek Euskadin hartuak izan ziren, Giza Eskubideen pertsona defendatzaileak Babesteko programaren baitan. Bi emakume horiek jazarpena eta mehatxua jasan zituzten beren jatorrizko herrian, beren komunitateetan Giza Eskubideen defentsa eta konpromisoa izateagatik. Itzulera-fasea aztertuko du misioak. Halaber, asmoa da babes instituzionala ikustaraztea beren aktibismoagatik zigortutako pertsonekiko, eta Giza Eskubideen urraketak salatzea, egoera hori pairatzen baitihardute babestutako pertsonen elkarteak.
“Oso garrantzitsua da Euskadin laguntza eskaintzea, baina hori bezain garrantzitsua da beraiekin egotea beren herrira itzultzen direnean, gure artean sei hilabete pasa ondoren. Zuzen-zuzenean jakin nahi dugu Euskadira etorri aurretik zuten arriskua jeitsi ote den, eta aurrerapausuak eman diren Giza Eskubideen alorrean. Jakin behar dute ez daudela bakarrik eta euskal erakundeen babesa dutela; horrek ere laguntzen du mehatxuaren intentsitatea jeisten”, adierazi du Ana Oregi legebiltzarkide eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko Presidenteak.
Giza Eskubideen defendatzaileak aldi baterako Babesteko euskal programaren markoan, ordezkaritzak San Pedro Sula eta Tegucigalpa udalerriak bisitatuko ditu, erakundeetako eta gizarte zibileko ordezkariekin biltzeko. “Honduraseko organizazioekin egongo gara, nazioarteko mugimenduekin, herrialdeko agintariekin eta kidego diplomatikoarekin, Babes programa ezagutarazteko eta ezagutzeko herrialdean egiten diharduten lana, Giza Eskubideen bermearen alorrean aurrera egitekoa. Hartzen dituzten neurriak ezagutu nahi ditugu, eta jakin horiek nola laguntzen dieten GGEEen aldeko aktibismoagatik jazartutako pertsonei”.
Topaketa horien guztien ondorioak txosten batean jasoko dira, harremanetan izandako erakunde eta kolektiboei bidaliko zaiena. Ordezkaritza hilak 22ra arte izango da Hondurasen, eta honako hauek hartuko dute parte: Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Lankidetzarako Euskal Agentziako kideak; Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariak eta programan parte hartzen duten organizazioetako kideak: CEAR-Euskadi, Joxemi Zumalabe, Mundubat eta ALDARTE.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15