Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2017/06/27

EAJ-PNVk Atutxa, Knƶrr eta Bilbao politikoki babestu egin ditu parlamentuko duintasuna eta autonomia defendatzeagatik

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak, Mahaiko kideek eta EAJ-PNVko legebiltzarkideek ā€“Joseba Egibar bozeramaile jeltzalea burua dela- Juan Maria Atutxa, Gorka Knƶrr eta Kontxi Bilbaori harrera egin diete Gasteizko Ganberan. Juan Jose Pujana eta Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidente ohiak ere egon dira ekitaldian

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Atutxa, Knƶrr eta Bilbao politikoki babestu egin ditu parlamentuko duintasuna eta autonomia defendatzeagatik

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak aitortu eta babestu nahi izan ditu Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidente ohia eta, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Mahaiko kide ohiak parlamentuko autonomiaren eta botere banaketaren alde eurek egindako defentsagatik; izan ere, Auzitegi Gorenaren epaia Gasteizko Ganberaren araudiaren aurkakoa zen, eta, beraz, ez zuten bete. Jokaera hori aitortu dute gaur Legebiltzarrak egindako harreran. Horretan, Bakartxo Tejeria egungo Legebiltzarreko presidentea eta Mahaiko gainerako kideak izan dira, Alderdi Sozialistaren kidea izan ezik.

Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak ere Atutxa, Knörr eta Bilbao babestu nahi izan ditu ekitaldian, eta, halaber, Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zuzengabe kondenatu zutela salatu nahi izan du. “14 urte eta gero, Europako justiziaren irizpenak agerian utzi du Auzitegi Gorenak epaiketa bidezkoa izateko eskubidea urratu zuela erakunde honen duintasuna, autonomia eta botere banaketaren defendatzeagatik. Demokrazian oinarrizko eskubidea da nork bere burua defenditzea eta hori Auzitegi Gorenak urratu egin zuen. Estrasburgoko Auzitegiaren epaia izan arte itxaron behar izan dugu horrela aitortzeko. Berandu, baina azkenean bidegabekeri hau ordaindu da”, adierazi du Joseba Egibarrek. EAJ-PNVko legebiltzar-taldeko bozeramaileak zentsuratu egin du Juan Mª Atutxa Legebiltzarreko presidente ohiak jasandako jazarpen politikoa. “Gaur, zuen lana, zuen burujabetza parlamentarioa eta zuen duintasuna eskertu nahi dugu”. 

Ildo horretan, Bakartxo Tejeriak Legebiltzarreko presidenteak adierazi duenez, “auzia gertatu zen momentuan esan genuen bezala, bultzada politikoa izan duen epaia izan dela salatu nahi dugu beste behin; politikaren judizializazioa besterik ez da zuek bizitutakoa”, azpimarratu du. “Azken sententzia horrek leundu egiten du, nolabait, bizi izan duzuen injustizia” onartu ondore, “izan dadila zuena azkena” desio du. “Ez dugu politikaren judizializazio gehiago nahi; elkarrizketa eta negoziazio bidez konpondu behar dira arazo politikoak eta, ez epaien bidez”, nabarmendu du.

Juan Mari Atutxa, Legebiltzarreko presidente ohiak, bere aldetik, azpimarratu du “ez Kontxi, ez Gorka ezta neronek ere ez genuen desobedientzia deliturik egin, ez genuen erresponsabilitate penalik izan; Legebiltzarraren duintasuna defendatu genuen, Ganbararen legitimitatea, soberania eta bortxa ezintasuna”. “Argi eta ozen diot: justizian sinesten dut; zuzenbide-estatuaren eskubideak eta askatasunak bermatzen dituen justizian sinesten dut; interes orokorraren alde eta denon hobe beharrez jarduten duen justizian sinesten dut”, adierazi du. “Ez dut sinesten, ordea, ideologiak eta politikak instrumentalizatu eta kutsatutako justizian; ez dut sinesten epaiez kanpoko interesen menpeko justizian; ez dut sinesten pertsonalismoz, korporatibismoz eta azpijokoz jositako justizian; ez dut sinesten inputatu, kartzelaratu eta ustelduen habia den sasi-sindikatu bati akusazio partikularra bideratzea ahalbidetzen dion justizian; ez dut sinesten berdintasunaren, zaintza eraginkorraren eta errugabetasun-presuntzioaren printzipioak urratzen dituen justizian; ez dut sinesten legezko defentsan aritzea oztopatzen duen justizian; ez dut sinesten batzuen justizian, justizia horren gaur egungo arduradun politiko gorenak begi-keinurik ere ez baitu egin berak ordezkatzen duen Estatua kondenatu dutenean Giza Eskubideen eta Funtsezko Askatasunei buruzko Europako Hitzarmena urratzeagatik”, zehaztu du.

Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak, Juan Pujana eta Izaskun Bilbao, ere lagundu izan dituzte, baita gari hartako legelari nagusia, Eduardo Mancisidor, Ganbarako legelaria eren Alberto Figueroa, Juan Mª Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren defensa juridikoaren arduraduna.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA