Prentsa Aretoa
2017/06/02
EAJ-PNVk DBE aldarrikatu du “pertsonengan inbertsio gisa, gaizki pasatzen ari den jendea dagoelako”
Joseba Egibarrek “lasaitasuna” eskatu du, eta “ez dadila gizarte laguntzei buruzko eztabaida erabili, bere osotasunean, alderdi politikoen artean kontrako arma gisa”
“Inork ez baditu Hezkuntza Saileko bekak edota Garapen Ekonomikoko Sailaren I+G+b laguntza-sistema zalantzan jartzen, zergatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBEri) eta laguntza sozialei buruzko eztabaida?”. Hori da bozeramaile jeltzaleak mahaigaineratu duen galdera. Izan ere, kasu batzuetan zein besteetan, “araututako prozesudun dirulaguntzetaz dihardugu”. Eta, DBEen kasuan, “pertsonengan inbertitzen ari gara, gaizki pasatzen ari den jendea dagoelako”, azpimarratu du.
Gogoratu du egungo Legea duela ia bederatzi urte onartutakoa dela, eta “eguneratzeko momentua dela”. Hori dela eta, “lasaitasun pixka bat” eskatu du, eta “DBEren edo Gizarte Larrialdirako Laguntzen gaia ez dadila erabili alderdi politikoen artean kontrako arma gisa”. “Eskatuko nuke gure gabezia propioak ez ditzagula herritar guztien gain jaurti, iraganean egin bezala”, ohartarazi du. “Zorrotz eztabaidatu dezagun eta saiatu gaitezen akordioetara iristen”, adierazi du.
Bestalde, ezker abertzaleak eta Podemosek egindako kritiken aurrean, “EAJk, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak Nafarroan dugun akordioari” hel egin dio; eta gogoratu du “elkarrekin diseinatu ditugun laguntzen baitan ez daudela Euskadi autonomoan indarrean dauden guztiak, ezta eguneratzea proosatzen diren laguntzen baitan ere”. “Errealista, eraginkor eta efiziente izan gaitezen hartuko ditugun erabakietan”, amaitu du.
PPren kritikei dagokienez, “DBE pertsonen aldeko inbertsiotzat –eta ez gastutzat- hartzea” eskatu du, “lanean berriro sartzeko helburuan laguntzeko”, gero eta jende gutxiagok behar ditzan horrelako laguntzak. “Atera dezagun gaia eztabaida errazetik, baten batek manipulatzeko asmoa izango baitu”, gaineratu du.
Joseba Egibarrek Onda Vasca irratiko Gabon saioan izandako elkarrizketan egin ditu adierazpenak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15