Prentsa Aretoa

2017/05/24

Iturrate: "Memoria eta Bizikidetza Ponentzian aurrerapauso amankomunak eman behar ditugu"

Iñigo Iturrate legebiltzarkide eta Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Ponentziaren bozeramaile jeltzaleak adierazi du Alderdi Popularra ponentzia horretan ez egoteak ez duela errazten

rss Ezagutzera eman
Iturrate:

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate legebiltzarkide eta Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Ponentziaren bozeramaile jeltzaleak adierazi du Alderdi Popularra ponentzia horretan ez egoteak ez duela errazten. “PP egotea egokiena da, baina hala ere, aurrera egingo dugu. Alderdi bakoitzak argitu behar du zer planteatu duen eta etorkizunean zer planteatuko duen. Gero lana ondo egiteko desberdin pentsatzen dugunok helmuga batera heldu nahi dugu. Aurrerapauso amankomunean ematea da inportanteena bakea eta bizikidetza normalizatua erdietsi ahal izateko. Horretan gaude eta argi dugu mahai gainean ditugun erronkak: iraganari buruzko hausnarketa kritikoa egin eta erantzukizunak aitortzea etorkizunari begira jartzeko”, esan du Iturratek.