Prentsa Aretoa

2017/05/23

EAJ-PNVk Manchesterreko atentatua gaitzetsi du eta askatasunaren oinarrizko printzipioa erasotzen dutenen aurrean amore ez ematea eskatu du

Legebiltzar taldeak gaur eguerdian Euskal Ganberaren kanpoaldean egin den elkarretaratzean parte hartu du. “Pertsonen askatasuna auzitan jarria izan da eta horren aurrean ezin dugu amore eman. Erakundeek eta gizarteek irmotasun osoz jokatu behar dugu Europa inspiratu zuten baloreen defentsan,hau da, demokrazia eta giza eskubideei zor zaien errespetua”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak taldeko ordezkariak gaur eguerdian izan dira Eusko Legebiltzarrean Manchesterreko erasoaren biktimengatik dolumina eta elkartasuna adierazteko egin den elkarretaratze isilean. EAJ-PNVk eraso hau gaitzetsi du eta biktimei,senideei eta Britainia Handiko herritar guztiei adierazi die bere babesa eta elkartasuna. “Gure elkartasuna adierazi behar diogu britainiar herriari eta, oro har, Europako gizarte osoari, bizimodu baten kontra eginiko erasoa izan delako, gure balore eta printzipioei eginiko erasoa. Europako hiritar garen aldetik argi izan behar dugu atentatu honek zer suposatzen duen. Demokrazia eta giza eskubideak errespetatzeko baloreak indartu behar ditugu” adierazi du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak.

EAJ-PNVren aburuz Manchesterreko erasoa pertsonen askatasunari eta beren aisia bizitzeko erabakitzen duten moduari eginiko eraso zuzena izan da. “Askatasun pertsonalak auzitan jartzen guztietan, eta horixe da hemen gertatu dena, ez dugu amore eman behar. Guztiok, erakundeak eta gizarteak, derrigortuta gaude eta irmo jarraitu behar dugu giza eskubideen, demokraziaren eta askatasunaren defentsan”.