Prentsa Aretoa

2017/05/11

EAJ-PNVk balioan jarri du Euskadin pertsona errefuxiatuek harrera duina eta beharren araberakoa izateko akordio parlamentarioa

Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak Legebiltzarreko taldeen borondate politikoa nabarmendu du, akordioa eta adostasuna lortzea ahalbidetu baitu, Euskadira etorritako pertsona errefuxiatuek eskubide, zerbitzu eta baliabide publikoetara sarbidea izatea bermatzeko. “Ahalegina egin beharra daukagu, pertsona guzti hauei harrera duina eta beren beharren araberakoa egiteko”, esan du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk balioan jarri du Euskadin pertsona errefuxiatuek harrera duina eta beharren araberakoa izateko akordio parlamentarioa

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak, osteguneko ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu du Europar Batasunak itzulera arloan politika eraginkor eta sinesgarri bat izateko proposamena; izan ere, euskal erakundeek Euskadira iristen diren errefuxiatuek eskubide, zerbitzu eta baliabide publikoak eskura ditzaten bermatzeko konpromisoa nabarmendu da, beti ere, haien jatorria eta sarbidea edozein izanik ere, errefuxiatu-estatusa lortzeko baldintzak betetzen badira.

Era horretan, Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak berretsi egin du Legebiltzarraren konpromisoa, erakunde-maila guztietan, atzerritasun, asilo, migrazio eta babes-politikak bermatzeko. Horren harira, Arregik nazioarteko lankidetza oso garrantzitsua dela nabarmendu du herrialdeen ekonomia eta gizarte-garapena indarkeriarik gabe eta giza-eskubideak errespetatuz bideratzeko. “Proaktiboagoak izan behar gara Europar Batasuneko aitzindariko baloreak berreskuratzeko, Europak ahalegina egin behar du pertsona hauek guztiak hartzeko, harrera duina eta euren premiekin bat egiteko”, amaitu du.