Prentsa Aretoa
2017/05/11
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari exijitu dio ofizioko txandaren BEZa kentzea
Eusko Legebiltzarrak,aho batez eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk elkarrekin adostu duten ekimenez, doako justiziaren onuradun diren pertsonentzat lan egiten duten abokatu eta prokuradoreak BEZa ordaindu behar izatetik salbuestea eskatu du. "Beharrezkoa da doako justiziaren derrigorrezko izaera indartzea" esan du Joseba Zorrilla jeltzaleak
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari exijitu dio ofizioko txandan lan egiten duten abokatu eta prokuradoreek ematen dituzten zerbitzuek BEZa ordaintzetik salbuetsita jarrai dezatela. Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzalearentzat "ofizioko txanda doakoa da eta doakoa den neurrian ezin da inolako tributuren mende egon". Zorrillak baieztatu du iragan urtarrilean Tributuen Zuzendaritza Nagusiak prestazio horiei BEZa ezartzeko posibilitateaz pentsatzeko hartu zuen erabakiak doako justizia jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiak kaltetzen ditu; eskubide konstituzionala da, gaineratu du, eta babesgabetasunik gabeko tutoretza judizial eraginkorra egotea ahalbidetzen du.
“30 urtetan, doako asistentzia juridikoa justizia izateko bermea izan da baliabide ekonomiko eskasak dituzten pertsonentzat. PPren gobernuak inolako beharrik gabe eraso ditu ofizioko txanda eta doako justizia,eta ondorioz, kaltetuta irten da tutoretza judizial eraginkorra izateko dagoen bermea". Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearentzat, doako justiziaren derrigortasunak zalantza ezinezko bihurtzen du tributu hori ezabatu beharra. "Doako justizia da Zuzenbide Estatuaren zutabeetako bat, hiritarren tutoretza judiziala bermatzen duelako pertsonen baliabide ekonomikoak edo ahultasun egoera zein diren kontuan izan gabe. Zerbitzu soziala da, beharrezko jotzen duguna eta zeinentzat baliabide ekonomiko eta pertsonalak jarri behar diren indarrean egon eta eraginkorra izan dadin".
Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du PPren Gobernuak, irizpide aldaketa honekin, gizarte osoa bere kontra jarri duela, ofizioko txandan errebolta sortaraziz. "Orain konpondu beharko du berak bakarrik eta inolako beharrik gabe sortu duen arazoa. Espero dezagun lege proposamen honek, une honetan Diputatuen Kongresuan dagoena, atzerako bidea egitea eta arazo berriak ez sortzea. Euskadik aurten 3 milioi eurotik gora aurreztu ahalko ditu, hau da, aurrekontuetan jaso beharko litzatekeen kopurua ofizioko txandako abokatu eta prokuradoreek ematen dituzten zerbitzuak ordaintzeko”.
Madrilgo gobernuari BEZa ezabatzeko eskaria EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek planteatu dute eta Ganberak aho batez onartu du. Gorte Nagusiei eta Espainiako Gobernuari BEZa ezabatzea eskatzeaz gain, onartutako zuzenketa honetan Legebiltzarrak "babes osoa adierazi die ofizioko txandari eta doako asistentzia juridikoari eta Elkargo profesionalek Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea aldarazteko egingo dituzten neurriak babesten ditu”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15