Prentsa Aretoa
2017/05/08
Osakidetza handituz doala eta pertsonentzako erreferentea izaten jarraitzen duela nabarmendu du EAJ-PNVk
EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen ordezkariak Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera egon dira Urdulizko Ospitalaren larrialdiko zerbitzua aurkezteko ekitaldian
Urdulizko Ospitalearen larrialdiko zerbitzua aurkezteko ekitaldia izan da gaur. Bertan izan dira EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen ordezkariak, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera. Astelehen honetan inauguratu dituzte Bizkaiko Uribe eskualdeko instalazioak (1.800 m2), pazienteen segurtasuna lehenesteko prestatuak. Langile gaituak eta azken belaunaldiko ekipamendua izango dituzte.
Halaber, Ospitaleko zerbitzuak zabaltzeko bigarren fase honetan etxez etxeko ospitaleratze-zerbitzua ere jarri da martxan, eta datozen egunotan kanpoko kontsultetako espezialitate gehiago jarriko dira abian: digestio-endoskopiarako zerbitzua eta kirurgia handi anbulatoriorako ebakuntza-gelak.
Ordezkari jeltzalearen berbetan, osasun zerbitzu publikoa errealitatea da eta handituz doa. “Osakidetza errealitatea da, gero eta handiagoa. Gaur Uribeko eskualdean dugu adibidea, baina Osakidetza aitzindaria da kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalean. Pertsonentzako erreferentea da”, nabarmendu du Aiartzak.
Bere hitzaldian, Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzetan, Urdulizko 38.000 metro koadro dituen eta eskualdeko biztanleei osasun-zerbitzu berriak eskaintzen jarraitzen duen azpiegitura sanitario honek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak “batetik, Osakidetza zerbitzu publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izatearen alde eta, bestetik, egunez egun hobetzen eta sendotzen jarraitzearen alde egindako apustua”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15