Prentsa Aretoa
2017/05/08
Carme Forcadelli elkartasuna adierazteko elkarretaratu da EAJ-PNV Eusko Legebiltzarrean
Legebiltzar-taldearen ordezkariek bat egin dute bost minutuko elkarretaratze isilarekin, Kataluniako Parlamenteko presidenteari eta mahaikideei babesa eta elkartasuna adierazteko, ikertu egin baitituzte, erreferendumari buruzko eztabaida ahalbidetu zutelako
EAJ-PNVren legebiltzarkideek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Kataluniako Parlamenteko presidenteari eta lehen idazkariari, Carme Forcadelli eta Anna Simóri, elkartasuna eta babesa helarazteko. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian gaur goizean deklaratzera deitu dituzte. Justizia Auzitegira joan dira biak, prebarikazioa eta desobedientzia delituak leporatuta, erreferendumari buruzko eztabaida baimendu izanagatik. Bost minutuko isilunea txaloz amaitu dute, Eusko Legebiltzarreko kanpoaldean egindako kontzentrazioan. Bakartxo Tejeria presidentea izan da burua, eta hiru Batzar Nagusietako presidenteek ere bat egin dute.
Euzko Abertzaleak talde parlamentarioak baztertu egiten du Kataluniak duen arazoa auzitegietan konpontzea, eta espainiar Gobernuari hertsatuki eskatzen dio elkarrizketa politikoa sustatu dezala, eta benetako bideak ireki ditzala, izaera politikoko arazo bati konponbide demokratikoa emango diotenak. “Kataluniar herritarrek libre eta demokratikoki adierazitakoa aintzat hartu eta errespetatu egin behar da. Helburu politiko horiekiko erantzuna akordio politikoaren eskutik etorri behar da, eta ez jazarpen penaletik”.
EAJ-PNVk aitortza eta errespetua exijitu ditu Kataluniako Parlamentak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoari, gizarte katalanak bere etorkizuna erabakitzea ahalbidetzeko. “Izaera politikoko arazo bat mahaigaineratu dute Katalunian, eta ordezkari politiko eta instituzionalei dagokie herritarren eskaerei bide ematea”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15