Prentsa Aretoa
2017/05/04
Emakumeen aurkako indarkeria adierazpen instituzionala
Eusko Legebiltzarrak biziki eta erabat gaitzesten ditu Alcobendasen bizi ziren eta Eibarkoak ziren Rakel Lopez andrearen eta bere semea Markelen erailketak, emakumeen aurkako indarkeriaren ustezko beste gertakari baten biktima izan direnak. Legebiltzarrak bere laguntza eta dolumina agertzen die biktimen senideei eta hurrekoei
Legebiltzarrak erahilketa basati horiek gaitzesten ditu, baita emakumeen eta beren familia-inguruaren aurkako indarkeriaren agerpen guztiak ere. Uste dugu indarkeria matxista dela emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen agerpenik larriena eta ezberdintasunok sorburu dutela botere-harremanetan eta emakumeak menderatzeko harremanetan.
Legebiltzarrak herritarrei dei egiten die, har ditzatela konpromiso pertsonal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde. Era berean, erakundeona da-eta hura erauzteko erantzukizuna, erakundeei eskatzen die plan integralak gara ditzagun, emakumeen aurkako indarkeria behin betiko desagerrarazteko behar diren baliabideez hornituak. Halako moldez, non ez den emakumeen aurkako indarkeria matxistako beste egintzarik izango eta, are gutxiago, bi pertsonen bizitza eraman duena bezalako erailketa.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15