Prentsa Aretoa

2017/04/06

EAJ-PNVk PPren Gobernuari exijitu dio ez dezala Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea baimendu, “arriskutsua delako”

Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkide jeltzaleak euskal erakundeei eskatu die zentralari galarazi diezaiotela instalazioak berriro irekitzea. “Eusko Legebiltzarrak halaxe jokatuko du, eta eta Segurtasun Kontseiluaren ebazpena errekurrituko du, eta hala ematen bada, baita Ministerioaren agindua ere, berriro irekitzea adostuz gero”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk PPren Gobernuari exijitu dio ez dezala Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea baimendu, “arriskutsua delako”

ARGAZKIA JAITSI

“Garoñak aurrez aurre izango gaitu beti, eta zentral nuklear hori berriro irekitzea geldiarazteko ekimen oro bultzatuko dugu”. EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak uste du euskal erakundeek beren esku dauden aukera guztiak aztertu behar dituztela, Garoñak berriro funtzionatzea ekiditeko. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarraren zilegitasuna babestu du, Segurtasun Nuklearreko Batzordearen txostena -berriro irekitzearen aldekoa- errekurritzeko. “Bide guztiak erabili behar ditugu, juridikoak eta administratiboak, Garoña behin betiko ixteko. Halaxe egingo du Legebiltzarrak”.

Eusko Legebiltzarrak errekurritu egingo du Segurtasun Nuklearreko Batzordearen ebazpena. Horretarako ekimenaren alde bozkatu du gaur EAJ-PNVk. Ebazpen hori aurtengo otsailekoa da, eta Burgoseko instalazioa berriro irekitzea ahalbidetzen du. PP izan ezik, talde parlamentario guztiek babestu dute testua. Horren bidez, Gasteizko ganberak ohartarazi du errekurtsoa jarriko duela, baldin eta Energia Ministerioak argi berdea ematen badio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren diktamenari (berriro irekitzea baimentzen duenari). “Badakigu Ministerioak abuztura arteko denbora hartu duela, erabakitzeko Gobernuak Nuclenorri baimena ematen dion instalazioa sarera konektatzeko. Balioan jartzen dugu Iberdrolak berriro irekitzearen kontra hartutako jarrera, baina jabetzen gara erabaki politiko bat hartu beharra dagoela, eta hori PPren Gobernuari dagokio. Ministerioaren zeregina da erabakigarria. Garoña itxi beharra dago, baina ez elektrikek adierazitako arrazoi ekonomikoak medio; arriskutsua da, zaharkituta dago eta bere bizitza baliagarria agortu da”. Ramírez-Escuderok, berriro ere, Estatuari eskatu dio entzun dezala euskal eta arabar gizartearen gehiengoaren eskaria, eta zentrala itxi dezala. Gogoratu du duela egun gutxi milaka pertsona izan zirela Araba Garoñarik Gabe plataformak deitutako ibilaldian.

“Manifestazio bat gehiago, bizitza baliagarria gainditu duen zentral nuklearrari ezezko politikoa exijitzeko. Garoña amortizatuta dago eta benetako arriskua da inguruan bizi garenontzat”. EAJ-PNVk inplikatutako alde guztiei eskatu die arduraz eta zorroztasunez jokatu dezatela, eta beti pentsatu dezatela “istripu nuklear batek eragin ditzakeen pertsona guztien segurtasuna benetan jokoan dagoela”. Escuderok, amaitzeko, adierazi du Garoñaren itxiera gertuago dagoela eman badezake ere, ezin garela besoak gurutzatuta geratu ez erakundeak, ez alderdiak, ez herritarrak. Hori dela eta, instalazioa behin betiko ixteko ekimen legal, juridiko eta baketsu guztiak aktibatzearen alde egin du.