Prentsa Aretoa
2017/04/03
EAJ-PNVk bat egin du pertsona errefuxiatuekiko Lehendakariaren konpromisoarekin, eta benetako erantzuna eskatu dio EBri krisi humanitarioaren aurrean
Amaia Arregi legebiltzarkideak erakunde guztiei eskatu die beren lan-agendetan pertsona errefuxiatuen harrera osoa eta bizikidetza ahalbidetzeko politikak jaso ditzatela. “Euskal erakundeak prest daude, aspalditik, baina lanean jarraitu behar dugu, eta guda lazgarrietatik ihesi datozenei babesa eta elkartasuna emateko ekimen guztiak babesten jarraitu
Lehendakariaren adierazpen instituzionala errefuxiatuen krisi humanitarioaren aurrean
ADIERAZPENA - 2017/04/03
Argazkiak...
Euzko Abertzaleak talde parlamentariak bat egin du Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur antolatutako ekitaldiarekin,Euskadin pertsona errefuxiatuekiko dugun konpromisoa gogoratzeko eta Europar Batasunari eta estatuetako gobernuei erantzun azkarra, eraginkorra eta bateratua eskatzeko, benetako larrialdi-egoera honen aurrean. Ekitaldian, Amaia Arregi legebiltzarkideak, pertsona errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldearteko parlamentariko kideak, euskal erakundeak eta gizarte zibila animatu ditu lanean jarrai dezaten, “bizikidetzaren, errespetuaren eta behar duten guztiak laguntzearen benetako kultura” sustatzeko. Arregik neurri proaktibo eta imaginatiboak garatzeko beharra nabarmendu du, lagunduko digutenak elkartasunarekin dugun konpromisoari erantzuten; horien lekuko jarri ditu Lehendakariak iragarritako bisa humanitarioak.
Ordezkari jeltzaleak balioan jarri du euskal aldundiek, udalek eta gizarte eragileek egindako lan koordinatua, pertsona hauen integrazio sozialerako. “Guztion zeregina da, eta eskutik helduta aukera bat eta bizitza hobea eskaini behar diegu ankerkeriatik, gerratik eta sufrimendutik ihesi datozenei. Euskadi herri solidarioa da eta justiziaren, gizatasunaren eta Giza Eskubideen errespetuaren balioak elikatzen jarraitu beharra daukagu”.
Arregik Europar Batasunak eta estatu-gobernuek emandako erantzun eskasa galdegin du, eta aldaketak eskatu dizkie, duela urte eta erdi sinatutako harrera-konpromisoak betetze aldera. "Europa eta espainiar Gobernua konpromiso horietatik oso urrun daude, eta erantzuna premiazkoa da. Iaz 5.000 pertsona baino gehiago hil ziren Mediterraneoan, gehienakgatazka belikoetatik ihesi. Horrek mugiarazi behar gaitu”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15