Prentsa Aretoa

2017/03/27

Egibarrek nazio eta gizarte eraikuntza identifikatu ditu EAJ-PNVk Euskadiri begira duen konpromiso politikoaren ardatz gisa

Ordezkari jeltzaleak esan du Euzko Alderdi jeltzaleak bere herri apustu estrategikoa islatzen jakin duela gizarteari zuzendutako jarduera politikoaren bidez eta "euskal nazio eraikuntzaren zutabe diren gizarte kohesio eta parte hartzean oinarrituta"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

ETB-1i eskainitako elkarrizketan, Legebiltzarreko bozeramaile jeltzale eta GBBko presidente Joseba Egibarrek Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadirekin betidanik izan duen konpromisoa azpimarratu du. Bi ardatz nagusitan oinarritutako konpromisoa: Euskadiren nazio eraikuntza eta gizarte eraikuntza.

Hitz horiek erabili ditu Egibarrek atzo, igandez, EAJ-PNVk Barakaldoko BECen alderdi jeltzaleak 1977 urtean Iruñean egin zuen lehen Aberri Batzarraren 40. urteurrena ospatzeko egin zuen ekitaldiaz mintzatzeko. 1977ko batzar hura izan zen talde jeltzaleak 1936ko altxamendu militarraren, Guda Zibilaren eta diktadura frankista luzearen ondoren egin ahal izan zuen lehena, eta atzoko ekitaldian orduko hitzordu historikoko txostengileak batu ziren: Xabier Arzalluz, Josu Bergara, Iñigo Agirre eta Kepa Sodupe. “Atzo, txostengileen euren ahotik entzun izan genuen EAJk 1977an bide politiko esklusiboen alde egiteko apustua egin zuela- beste batzuek estrategia politiko militarraren alde egin zuten bitartean-. Ordukoa erabaki estrategikoa izan zen, eta denborak arrazoia eman digu".

Ordezkari jeltzaleak gizartea antolatzeko egin zen lana azpimarratu du, eta ez bakarrik bere antolaketari dagokionez,baizik eta baita esparru sozio-kulturalean, politikoan eta hizkuntza alorrean; eta era berean azaldu du urteotan  gizarte bat antolatzeko erabakia hartu zela " gizarte bidezko eta orekatua, antolakuntza alorrean, eta baita euskal hizkuntzaren eta kulturaren alorrean. Eta uste dugu – hutsegiteak egin ditugun arren-, erabaki estrategikoetan bete betean asmatu  zela" esan du.

Zentzu horretan Xabier Arzalluzek atzoko ekitaldian EAJ-PNVk ELA sindikatuarekiko jarrera birpentsa dezakeela adierazteko esan zituen hitzen testuingurua azaldu nahi izan du. Bozeramaile jeltzalearen hitzetan testuinguru zehatz batean esandako hitzak dira, Euzko Alderdi Jeltzaleak beti defendatu duelako langileen etorkizunean parte hartzeko aukera duela. "Arzalluz hitz horiekin mintzatu zen trantsizio garaian sindikatuekin izan zituen bilerez edo ezizen batekin  idatzi zituen artikulu batzuez,zeinetan ELAK propiotzat hartzen zituen gaiei buruzko ekarpena egiten zuen; eta ELAk uste zuen EAJ-PNVk ez  zuela gai haien inguruan ezer esaterik. ELAren jarrera horren aurrean Xabier Arzalluzek berak azpimarratu zuen EAJk ere bazuela Euskadiko langileez arduratzeko eskubidea" amaitu du.