Prentsa Aretoa
2017/03/24
EAJ-PNVk deitoratu du EH Bilduk “berriro ere” uko egin diola Euskadi eraikitzen aurrera egiteko aukerari
Josune Gorospe legebiltzarkideak balioan jarri du PPren jarrera posibilista, eta baieztatu du talde horrekin adostutako zuzenketek indartu egiten dutela jeltzaleek eta Eusko Jaurlaritzak defendatzen dituzten politikak hezkuntzan, osasunean, familiaren babesean edo enpleguan
Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak eta bozeramaile ekonomikoak aurrekontuak onartzeko lortutako akordioa baloratu du, eta deitoratu du EH Bilduk Euskadiren eraikuntza positiborako aukerari uko egin izana. “Ezker abertzaleak bertigoa izan dio aurrekontu negoziazioari, eta ondorioz, alfonbra gorria jarri dio PPri eta eszenatoki erdian kokatu du”.
Gorospek kontrajarri egin ditu EH Bilduren jarrera itxia eta ez errealista, batetik, eta PPk negoziazioan izandako jarrera posibilista eta ulermenerako irekia, bestetik. Biak ala biak aske dira beren jokoa egiteko, baina batzuek uko egiten diete Euskadik aurrera egitean parte hartzeko aukerari, eta besteek egonkortasunaren alde egiten dute, akordio bat ahalbidetuz, gizarte honi interesatzen zaizkion politikak indartzeko. “PPrekin partekatuko dugu Industrializazio Plana eta Pertsona Ekintzaileak Laguntzeko 2017-2020 Plana, enplegu gehiago eta aberastasun handiagoa lortzeko Euskadirentzat. Gainera, Adostutako zuzenketek indartu egingo dituzte guk defendatzen ditugun politika publiko asko, osasunarekin, hezkuntzarekin, enpleguarekin, inbertsioekin edo familiaren babesarekin zerikusia dutenak”. Hori dela eta, parlamentari jeltzaleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak kontu publikoetan ezarritako lehentasunak bat datozela euskal gizartearen kezkekin, azken soziometroaren arabera. Gorosperen ustez, Eusko Jaurlaritzak asmatu egin du, aurrekontuetan jaso baitutu herritarren kezka nagusiak, bat datozenak enpleguarekin, ekonomiarekin, zerbitzu sozialekin eta baita alderdi politikoen arteko harremanekin. “Bi ekintza ardatz nagusi dauzkagu: politika publikoak bermatzea eta ekonomiaren garapena eta enplegua sustatzea. Eta, gainera, bazterketarik gabe, alderdi politiko guztiekin negoziatu dugu”.
Aurrekontu proiektuari zuzenketak aurkezteko epea agortuta, EAJ-PNVren ordezkariak Eusko Jaurlaritzak izandako ardura politikoa azpimarratu du, Euskadiren egonkortasunarekiko konpromisoa edukiz hornitu baitu. “Aurrekontu akordio bat lortzea beharrezkoa zen Gobernu Programan jasotako konpromisoak betetzeko eta egonkortasuna bermatzeko”. Gogoratu duenez, aurrekontuak dira edozein gobernuren bizkarrezurra, eta horiek izateak ahalbidetuko du herritarrekin jasotako konpromisoak aurrera eramatea.
Gorospek berretsi du EAJ-PNV elkarrizketarako eta negoziaziorako prest dagoela, eta oraingoan ezker abertzalearekin posible izan ez bada ere, aukera berriak egongo direla. “Oraingoan ere ez da posible izan, baina gure ateek irekita jarraituko dute beti. Betorik gabeko elkarrizketan aritu gara eta ildo berean jarraituko dugu. Euskadiren alde lan egin, aurrera egin eta positiboki eraiki nahi duten talde parlamentari guztiekin egongo gara”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15