Prentsa Aretoa
2017/03/23
Maialen Gurrutxaga: “Gazteok Euskadiren oraina gara, gure herriaren garapen sozial eta ekonomikoaren protagonistak; ondorioz, gure herriak duen balore nagusienetako bat”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak adierazi duenez, Eusko Alderdi Jeltzaleak betidanik izan ditu pertsonak politika guztien erdigunean; eta, era berean, gazteak gazteen politiken ardatz izan dira
Horren harira, gaineratu du, beti entzun ohi da gazteak herri honen etorkizuna direla, baina gazte moduan esan nahi izan du oraina ere direla. “Jakin badakigu gazteoi aukerak eman behar zaizkigula politika aktiboak martxan jarriz gazteon emantzipazioa lortzeko bidean, etxebizitza, formazioa eta enplegua eskura jarrita. Eta emantzipazioaren bidean etorkizuna garatuko dugu, baina orainetik”.
Halaber, Gurrutxagak esan du gazteon ardura nagusia enplegua dela, baina beste hainbat arlotan ere eragina dute; hala nola, osasunak, hezkuntzak, aisialdiak eta beste hainbat eta hainbat. “Eta horretarako, aurten IV. Gazte Plana aterako da; Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakundek (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta hainbat gizarte agenteek sortuta dago. Horren bidez, gazteek dituzten beharrak konpondu eta asetu nahi dira eta garrantzi berezia eskaintzen zaie, etxebizitza eskuratzeari, balioetan hezteari, osasunari, gizarte-ekintza eta aisialdiari, kulturari, mugikortasunari, partaidetzari, eta abar”.
Beraz, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du “Jaurlaritzari ezin diogula kolokan jarri gazteokin duen konpromisoa. Gure alderdian pertsona dugu helburu, politika guztien erdigunean kokatzen dugula eta horrela erakusten du gure gobernuak eguneroko jardunean: beti aurrera, inor atzean utzi gabe”, amaitu du Gurrutxagak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15