Prentsa Aretoa

2017/03/21

EAJ-PNVk Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatu die ETAren armagabetzea burutzen lagun dezatela

EAJ-PNVko legebiltzar taldeak PSE-EErekin batera Legebiltzarrean aurkeztu duen ekimenarekin gobernu biei lankidetza eskatzeaz gain, ETAri eskatu zaio armagabetze ekintza bakarra egin dezala

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatu die ETAren armagabetzea burutzen lagun dezatela

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak esan bezala armagabetzea da indarkeriaren amaiera ordenatu eta behin betikoa lortzeko oinarrizko zedarria. Helburu hori lortzeak lagunduko luke euskal gizartean eta esparru politikoan iraganari lotuta geratu den aldi bat ixtea eta, era berean, arrazoiak egongo lirateke bizikidetzan oinarritutako orain aldian eta geroan aurrera egin ahal izateko. Hori dela eta, EAJ-PNVk uste du erakundeek egin dezaketena funtsezkoa izan daitekeela ETAren behin betiko aramagabetzea ahalbidetzera begira. Zentzu honetan, EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak PSE-EE taldearekin batera legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, presaz izapidetua izan dadin. Proposamen honetan ETAri eskatzen zaio ahal den eperik laburrenean "alde bakarreko armagabetze egintza oso,behin betiko eta egiaztatu bakar bat" egin dezala. Ganberako Mahaiak baliozkotu duen testuan Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatzen zaie  “armagabetzea burutzen lagun dezatela" eta Eusko Jaurlaritzari  eskatu zaio "azken amargabetze egintzari laguntzeko lanak egiten jarrai dezala zilegitasun eta segurtasun bermeak emanez”. Legez besteko proposamenean Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari eskatu zaio "lan onarekin jarrai dezala helburu hau lortzera begira". Ekimen honen sinatzaileek ondo baloratu dute gizarte zibileko pertsonen eta erakundeen inplikazioa eta helburu hau lortzeko egin duten ekarpena .

Proposamena Eusko Legebiltzarrean erregistratu zen ostiralean ETAk bere armagabetzea apirilaren 8an burutuko duela ezagutzera eman baino lehen. Eztabaida hori Ganberan egun hori baino lehenago eman dadin, EAJ-PNVk eta PSE-EE alderdiek Legebiltzarreko Mahaiari eskatu diote presaz izapidetzea;  gainerako taldeek ulertu duten eskaria izan delarik .Ondorioz, litekeena da legez besteko proposamena apirilaren 6ko osoko bilkuran eztabaidatzea,hau da, ETAk bere armabetzea burutu baino bi egun lehenago.