Prentsa Aretoa
2017/03/17
EBBren ustez, ETAren bortxakeriaren amaieraren bost urte eta erdi ondoren, “armagabetze prozesu fidagarri eta egiaztagarri baten aurrean gaude”
Joseba Egibarrek inplikatutako erakunde guztien “laguntasuna” eskatu du “armagabetzea posible egingo duen testuingurua sendotzeko”
Euzkadi Buru Batzarrak sinesgarritasuna eman dio gaur ETAk datorren apirilaren 8rako iragarri duen behin betiko armagabetzeari. Horrela adierazi du EBBren burukide eta Eusko legebiltzarrean EAJ-PNVren bozeramaile den Joseba Egibarrek. Azken honen aburuz, ETAren agiri hau “albiste on eta baikorra da eta osagai nahiko ditu pentsarazteko aldebakarrekoa eta itzulezina dela eta osoa eta segurua izango dela”.
Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren bozeramaileak Eusko Legebiltzarreak, ETAren armagabetze prozesuaren albistea “berri on eta positiboa” dela baloratu du, “nahikoa osagai dituena pentsatzeko ez bakarrik aldebakarrekoa eta atzeraezina, baizik eta osoa ere izango dela, eta segurua ere, espero dugu”.
Ordezkari jeltzalearen aburuz, ETAren armagabetze atzeraezina, osoa, aldebakarrekoa eta baldintza politikorik gabea, mugarria da indarkeriaren amaiera-prozesu antolatu eta behin betikoan. Hori dela eta, adierazi du helburu hori betetzeak lagundu egingo lukeela euskal gizartean eta politikan iraganeko garaia ixtea, eta euskal gizarteari ahalbidetuko liokeela bizikidetzan oinarritutako garai berri batean aurrera egiteko orainari eta etorkizunari dagokionez. Horrela izan dadin, Egibarrek adierazi du gizartearen izenean erakundeek lagundu dezaketeela, behin betiko armagabetzeko helburua betetzen laguntzeko testuingurua finkatzen, baldin eta beharrezko egiazkotasun-, legezkotasun- eta atzeraezintasun-baldintza kontrastatuak ematen badira.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15