Prentsa Aretoa
2017/03/15
Egibar: “Estatus berria definitzeko orduan, ahalik eta adostasun zabalena bilatuko dugu, inongo betorik gabe”
EAJ-PNVren talde parlamentarioaren bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Euskadiren estatus juridiko-politiko berria definitzeko erronka nagusitzat jo du ahalik eta adostasun zabalena lortzea, inongo betorik gabe; horretarako, euskal herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela deritzo
Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziak datozen bileretarako egutegia finkatu du gaur, asteazkena. Bertan, talde parlamentarioek euskal estatus politiko berria garatzeko oinarri politikoak, ekonomikoak eta sozialak adostu beharko dituzte. Hori dela eta, Joseba Egibarrek duela lau hilabete PSE-EErekin sinatutako gobernu-akordioa aipatu du, egungo legegintzaldirako Autogobernu Ponentzia berriro abian jartzea hitzartu baitzuten, “gogoetarako, eztabaidarako eta akordiorako” tresna parlamentario gisa, “bere baitan eta desberdinen arteko adostasunik ahalik eta zabalena bilatuta, Euskadiren autogobernua erreformatzeko eta eguneratzeko artikulazio-prozesua gidatuko duten oinarriak eta printzipioak adostuko dituena”.
Ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, behin Autogobernu Ponentzian parte hartzen duten legebiltzar-taldeek estatus berriaren oinarriak eta printzipioak itunduta, testu artikulatuaren zirriborroa idazteko prozedurarik egokiena erabaki beharko da. “Testu artikulatu hori Euskal ganberan aztertuko eta, ondoren, erregistratuko da, hori babesten duten legebiltzar-taldeek sinatuta, eta indarrean dauden lege-prozedurekin bat”, esan du. Behin Legebiltzarrak testua onartuta, gaineratu du, EAjren proposamenak aurreikusten du Estatuarekin negoziatu aurretik kontsulta lotesle bat egitea –halaxe aurkeztu zuen iazko urtarrilean eta osorik mantentzen du-.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15