Prentsa Aretoa
2017/03/10
EAJ-PNVk parte hartu du Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean antolatutako ekitaldian
Legebiltzar-taldeak parte hartu du Vitoria-Gasteizko Andre Mari Zuriaren Plazan egindako 15 minutuko elkarretaratze isilean, “terrorismoaren biktima guztiak oroitzeko eta biktimen, erakundeen eta gizarteen batasuna aldarrikatzeko”
Larunbat honetan izango da Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna. Hori dela eta, horren bezperan, Eusko Jaurlaritzak elkartasun eta errekonozimendu ekitaldia antolatu du Vitoria-Gasteiz erdialdeko Andre Mari Zuariaren Plazan.
Lau orduko elkarretaratzea izan da, hamabost minutuko txandak eginez. Erakundeetako eta gizarteko ordezkariak txandakatu dira bertan. Hamar eta erdietan izan da Eusko Legebiltzarraren txanda. EAJ-PNVren legebiltzarkideek, Bakarto Tejeria ganberako presidentea buru, parte hartu dute terrorismoaren biktima guztiei elkartasuna eta errekonozimendua adierazteko.
Halaber, kontzentrazioan parte hartuz, “biktimen eta gizartearen batasuna bultzatu” nahi izan dute. EAJ-PNVrentzat, “etorkizuna eraiki beharra dago iragana ahaztu gabe, eta iragan horretan biktimak eta beren familiak daude. Elkarrekin lan egin behar dugu, eragindako sufrimendu injustua arintzeko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15