Prentsa Aretoa
2017/03/09
Urkulluk eta Azpiazuk Euskadiko Aurrekontuak onartzera begira oposizioko alderdiekin izandako elkarrizketen berri eman diote Ortuzarri
Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia Eusko Legebiltzarrean batzartu dira Lehendakariarekin eta Azpiazu eta Arriola sailburuekin
Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburuaren eskutik jaso du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2017ko Aurrekontuak onartzera begira oposizioko alderdiekin aste honetan izan dituen bileren berri . Batzar berean izan dira Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra-ko idazkari nagusi Idoia Mendia eta Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola. Batzarrak ordu bete inguruko iraupena izan du eta Ortuzarrek orduan ezagutu ditu Azpiazuk esandako bileretan antzeman dituen adostasunak eta desadostasunak.
Aste honetan bertan, Eusko Jaurlaritza EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PP alderdiekin batzartu da Euskadiko Aurrekontuak onartzera begira alderdi hauek planteatzen dituzten baldintzak ezagutzeko. Gaur, Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako buru gisa, Azpiazu eta Arriola sailburuak ondoan izan dituela, horren guztiaren berri eman die EAJ-PNVri eta PSE-EEri. Oposizioko taldeek adierazitako eskari eta proposamenei dagokienez, horiek denak aste honetan egindako bileren ondoren hedabideei adierazitako berberak izan dira. Hemendik aurrera, Jaurlaritzak mahai gainean jarri diren baldintza ezberdinak baloratuko ditu eta,albait arinen, haiekin guztiekin harremanetan jarriko da, Aurrekontuak onartzeko egutegiak aurreikusten duenaren arabera.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15