Prentsa Aretoa

2017/03/06

EAJ-PNVk babesa eta elkartasuna adierazi dio Lander Martinezi, larunbatean Bilbon jasandako erasoaren aurrean

Iñigo Iturrate talde parlamentariaren koordinatzaileak, Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean, elkartasuna eta babesa azaldu dio Lander Martinez Elkarrekin-Podemos talde parlamentariaren bozeramaileari, larunbatean Bilboko taberna batean jasandako erasoaren aurrean

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk babesa eta elkartasuna adierazi dio Lander Martinezi, larunbatean Bilbon jasandako erasoaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

  • Iturratek babesa eta elkartasuna adierazi dio Lander Martinezi, larunbatean Bilbon jasandako erasoaren aurrean
    2017/03/06

    ARTXIBOA JAITSI

“Pertsonalki telefonoz egin nuen, baina publiko egin nahi dugu. Izan ere, uste dugu hori dela Herri honetan bizikidetza normalizatua eraikitzeko dauzkagun erronketako bat”, esan du.

Gainera, Iturratek adierazi du horrelako jarrerek besteen iritziekiko intolerantzia eta errespetu falta erakusten dutela, eta gorrototik ia gertu dauden jarrerak islatzen dituztela, erabat alboratu beharrekoak. “Alderdi bezala konprometituta gaude eta bide horretan oso gertu gaude Landerrekin eta bere taldearekin, Elkarrekin-Podemosekin. Gure babesa eta elkartasun osoa erakusten diogu”, amaitu du Iturratek.