Prentsa Aretoa

2017/03/03

EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE taldeek erabat gaitzetsi dute ‘HazteOir.org‘ kanpaina sexu-eskubideak urratzeagatik

EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE legebilztarl-taldeek Hazte Oir Plataforma transexualitatearen kontra bultzatzen ari den kanpainaren aurrean, agerian utzi dute euren gaitzespen irmo eta aho batezkoa, horren inguruko egiten dituen kontsiderazioaz adierazteaz batera

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE taldeek erabat gaitzetsi dute ‘HazteOir.org‘ kanpaina sexu-eskubideak urratzeagatik

ARGAZKIA JAITSI

Talde hauek erabat baztertzen dute Euskadiko hiri batzuetatuk busa baten ibilbidea, martxoaren zehar, “Hazte Oír” erakundearen ekitaldia dela eta, mezu hau aldarrikatuz: “Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engainatu. Gizonezko jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumezko jaiotzen bazara, emakumezko izaten jarraituko duzu”. Horren bidez, erantzuna eman nahi zaio adingabe transexualen familien “Chrysallis” elkarteak abiatutako kanpainari. Duela aste batzuk, Euskal Herriko hainbat instituzio eta mugimendu sozial, feminista eta herritarrek kanpaina horren aldeko atxikimendua adierazi zuten eta haren kontra gertatutako erasoak salatu zituzten.

Gainera, arestian ezagutu dugu bus hau ezin izango denez kalean ibili, beste bus bat atera asmo dutela, leloa aldatuta. Lehen aipatutako taldeek erabateko gaitzespena adierazten diote, euskal  gizartea tolerantea, inklusiboa eta begirunetsua delako, eta ez du onartzen horrelako erasorik, pertsonen askatasunaren aurka zuzentzen baitira. “Euskal erakunde guztien ardura da pertsona transexualen eskubideak aitortzea eta babestea; eta bere ardura da, halaber, eskubide horien erabilera bermatzea gizarte-bizitzaren alor guztietan, eskubide horien aplikazio erreala eragotzi edo oztopatu lezaketen trabak ezabatuz”.

Euskal gizartea ez da identifikatzen horrelako mezuekin, eta, hortaz, legebiltzar-talde hauek kanpaina transfobo horren kontra agertu dira, giza eskubideen eta pertsonen erabakitze-eskubidearen aurkakoa delako, diskriminatzailea delako eta gorrotoa zein transfobia bultzatzen dituelako. Kanpainak dibertsitatearekiko errespetuari erasotzen dio, batez ere generoko dibertsitate sexualari eta trans kolektiboak merezi duen errespetuari.

Prentsa ohar honen bitartez, EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE legebiltzar-taldeek sostengua eta aitortza adierazi nahi dizkiete espresuki pertsona transexualei, batez ere adingabeei, horiek babes handiagoa behar baitute euren sexu- edo genero-orientazioa identifikatzeko uneetan. Hazte Oír autobusa edo edozein ibilgailu Euskadin gure hirira etortzearen aurka agertzen gara eta autobus hori Bilbora bidali ez dadila eskatzen dugu. Halaber, transfobiaren aurka lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, LGTBI kolektiboarekin batera, horrelako erasoak berriro gertatu ez daitezen eta pertsona guztiak euren eskubide guztien jabe izan daitezen.