Prentsa Aretoa
2017/02/28
Gorospe: “ Herri hau aurrera ateratzeko plan bat eta estrategia bat dituen Jaurlaritza dugu”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak Jaurlaritzaren ekimenaren balioa azpimarratu du, lehen 100 egunak egin ez arren egitasmo estrategikoz betetako proiektua, aurrekontu egitasmoa eta Gobernu programa aurkeztu ondoren, gaur bertan,egitasmo legegilea aurkeztu duelako. “Planifikazio honek talka egiten du Rajoyren Gobernuaren gelditasunarekin, oraindik ez baititugu bere aurrekontuak ezagutzen”
“Jaurlaritza honek lideratzen duen estrategia argia, oinarriak giza garapen iraunkorrean dituena". Josune Gorospek hitz horiekin laburbildu du Iñigo Urkulluren exekutiboak agintaldi hasieratik garatu duen lana. Planifikazioa eta estrategia, gaineratu du, Euskadik aurrera egiten jarrai dezan eta pertsona guztien oinarrizko beharrak ase ditzan. Azaroaren 29an lehen Gobernu Kontseilua egin zenetik oraindik 100 egunak bete ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetako lanak gidatuko dituen agiriak,planak eta egitasmoak aurkeztu eta onartu ditu jada. "Konpromisoak betetzen dituen eta erantzukizun osoz jarduten duen Jaurlaritza dugu. Bere lehentasunak argi baino argiago ditu eta jakin daki ahaleginak non egin behar dituen". Lehentasun horiek,azpimarratu du, idatzita daude, onartuta daude eta Lehendakariak azaldu ditu. Gorospek era berean gogoratu du iragan urtarrilean Plan Estrategikoen Programa onartu zela, otsailean lehen Aurrekontu Egitasmoa eta Gobernu Egitasmoa planteatu direla eta gaur bertan Egitasmo Legegilea aurkeztu dela. "Euskadin Gobernuaren jarduna agerikoa eta argia den bitartean eta sailburuak gaur bertan beren aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean azaltzen hasi diren bitartean, Madrilen Rajoy zertara ezean dago eta erabaki gabe dauka oraindik bere kontuak onartzeko data. Batzuen jarduna,besteen gelditasuna".
Gaur goizetik, Urkulluren kabineteko sailburuak Legebiltzarrean ari dira Jaurlaritza hau osatzen duten Sail bakoitzeko aurrekontuak azaltzen . Aurtengo aurrekontuetan baliabide guztien %76 gizarte gastuetara bideratuko dira eta Kontuak,oro har, aurrekoak baino %12,2 handiagoak izango dira, hau da, 126 milioi euro gehiago izango dira. Legebiltzarkide jeltzaleak azaldu bezala, Aurrekontuek bi ardatz nagusi izango dituzte: politika publikoak bermatzea eta garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzea. Gorospek era berean azpimarratu du egitasmo honetan "inbertsioei begira planteatzen den ahalegin handia",inbertsioetarako kapituluan 1.239 milioi euro aurreikusi direlarik,hau da, aurreko ekitaldian baino 43 milioi gehiago.
EAJ-PNVk oposizioko taldeei elkarrizketa eta negoziatzeko jarrera eta borondatea eskaini die egitasmoa onartua izan dadin eta gizarteari babes zabala izango dituzten aurrekontuak eskaini ahal izateko. "Inor baztertu gabe, denekin hitz eginez eta aurkeztuko diren zuzenketak negoziatzeko malgutasun politikoarekin" .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15