Next Euskadi
Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2017/02/25

'Andoni' Jonesek Euskadirentzat berreskuratu du galdutako autogobernua, eta Estatus Berriaren etorrera iragarri du

EBBko presidentea, zinema munduko arkeologorik ospetsuenaren itxura eta jarrerarekin, eta Espainiako Gobernuko ministro andrez itxuraldatuta agertu den Itxaso Atutxa, talde jeltzaleak inauterietan egin ohi duen agerraldiko protagonista izan dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Azkenean, Gernikako Estatutua geurea da berriro! Gaur Estatutua, bihar Estatus Berria, eta etzi burujabetasuna”. Txalo zaparrada handia jaso duen adierazpen honekin 'Andoni' Jonesek amaiera jarri dio 'Andoni Jones autogobernu galduaren bila' izenburuko azken abenturari. Ohiko duen bezala, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gogorregi konpartsak inauterietarako antolatu duen ekitaldiko protagonista izan da. Jeltzaleen buruarekin batera izan dira EAJ-PNVko beste barne kargudun eta herri kargudun batzuk, besteak beste Bizkai Buru Batzarreko presidente andre Itxaso Atutxa eta Vitoria-Gasteizko legebiltzarreko EAJ-PNVren koordinatzaile Iñigo Iturrate. Konpartsako kideak, alderdikide jeltzaleak, alderdizaleak eta jakinminez hurbildu diren herritarrak izan dira EAJ-PNVk, umore zuria baliatuta eta jai giroan, Gernikako Estatutua bete gabe dagoela salatuaz eskaini duten ikuskizunaren lekuko. Aldi berean aldarrikatu dute Estatus Berria, Euskadi eta Espainiako Estatuaren arteko aldebikotasuna ezarriko duena.

Ikuskizuna hasi da Espainiako konstituzionalisten ordezkariak taula gainean agertu direnean eta hauen artean izan dira Espainiako Gobernuko ministro Andrea (Itxaso Atutxa), Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari bat (Jon Aiarza), Auzitegi Konstituzionaleko bi epaile (EBBko idazkari Mireia Zarate eta David Latxaga legebiltzarkidea) eta Guardia Zibileko bikote bat (Idoia Sagastizabal diputatu andrea eta Jose Maria Cazalis senataria). Epaileak eta Guardia Zibilak Euskadiren naziotasuna aitortzearen aurka eta euskal selekzioak lehiaketa ofizialetan eta Eurovisionen parte hartzearen kontra agertu diren bitartean (“Zertarako nahi duzue Benito Lertxundik parte hartzea, jadanik Chikilicuatre dugunean?”), Gobernuko ordezkariak “esku gogorragoa” eta “Guardia Zibil gehiago” behar direla esan du. “Ez galdeketarik ezta ezer ere ez: Euskal herritarrak gara espainiarrik onenak” baieztatu du Andrés Urquijok. Ministro andrea urrunago joan da. Gernikako Estatutua “ukitu edo aldatuko ez dela” baieztatzeaz gain esan du euskal herritarrek hurrengo 40 urteotan ez dutela halakorik ikusiko , aldi horretan osoan “bere horretan” geratuko delako. Barre ozen eta zaratatsua egin bitartean Gernikako Estatutua taula gainean zegoen Itun-kutxan sartu du, bertan elkartu direnek txistuka egiten zioten bitartean.

Orduantxe iritsi da sidekarra eta bertan etorri dira 'Andoni' Jones (Andoni Ortuzar) eta bere aita, Henry Jones (Iñigo iturrate). Ziklomotorretik jaitsi ondoren taula gainera igo dira eta bertan zeuden Espainiako Konstituzionalisten sei ordezkariei egin diete aurre. 'Andoni' Jonesek eskuko zigorra erabiltzekotan egon da baina bere aita izan da aterkia zabalduaz eta itxiaz ministro andrea, ordezkaria, epaileak eta Guardia Zibilak kutxatik aldentzea lortu dituena. 'Andoni' Jonesek Itun-Kutxa zabaldu eta barrutik Gernikako Estatutua erreskatatzeaz gain, Estatus Berriaren ale bat atera du. “Gaur iluntzean poztasuna nagusituko da Euskadi osoan. Azkenean Estatutua gurea da berriz ere. Gaur Estatutua! Bihar Estatus Berria! Eta etzi burujabetasuna!”, adierazi du Ortuzarrek. Une horretan aktore eta aktoresa guztiak txaloka hasi dira parodia musikalari amaiera emateko. Amaitzeko, Indiana Jones saga famatuaren soinu bandaren adaptazio aske eta umoretsuarekin, zera abestu dute bertan elkartu diren guztiekin:

 

Toma el Cupo, trae pacá...
un Nuevo Estatus, que ya es hora ya
Autogobierno de verdad
Competencias, Concierto, Mundial, Eurocopa!

Gora Euskadi Askatuta!
Gora beti gure Lege Zaharrak!
Gora gure Ikurrina!
Gora EAJ ta gora Estatus Berria!

(Ekitaldia)

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA