Prentsa Aretoa

2017/02/22

Kataluniari babesa emateko Legebiltzarrean sinatutako adierazpenak eman dizkiote EAJ-PNVk eta EH Bilduk Artur Masi

Joseba Egibar, Josune Gorospe, Miren Larrion eta Jasone Agirre PDeCATeko presidenterekin batzartu dira Kursaalean emandako hitzaldia hasi baino lehen

rss Ezagutzera eman
Kataluniari babesa emateko Legebiltzarrean sinatutako adierazpenak eman dizkiote EAJ-PNVk eta EH Bilduk Artur Masi

ARGAZKIA JAITSI

Artur Mas PDeCATeko presidentearen hitzaldia dela eta –Donostian eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakariarekin batera-, Joseba Egibarrek eta Josune Gorospek EAJ-PNVren izenean; eta Miren Larrion eta Jasone Agirre EH Bilduren ordezkariek batzarra pribatua egin dute. Horretan, Generalitateko presidente ohiari eman dizkiote Kataluniari babesa emateko Eusko Legebiltzarrean bertan EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek sinatutako adierazpenen kopiak.

Bestalde, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Artur Masi harrera egingo dio Sabin Etxean, bihar ostegunean, 10:30ean. Bilera horretan, Ortuzarrek Kataluniako presidente ohiari EAJ-PNVren elkartasuna eta babesa eskainiko dio PDeCATek gobernatzen dituen erakundeetan egindako jarduera politikoagatik.