Prentsa Aretoa

2017/02/16

EAJ-PNVk babesa eman dio Kataluniako Paralmentari eta katalanek libre eta demokratikoki adierazitako borondatea errespetatzea aldarrikatu du

Joseba Egibar bozeramaile parlamentariak EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek sinatutako adierazpen bateratua irakurri du Eusko Legebiltzarrean, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren kontra

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Erabaki horrek baliogabetu egiten du Kataluniako erreferendum-deialdia eta fiskalaren aurrean salatzen du Parlamenteko presidentea, Carme Forcadell, Mahaiko kaltetutako gainontzeko kideekin batera. “Gure alderdien izenean, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Carme Forcadell andereari, Parlament osoari, Generalitateko Gobernuari eta Kataluniako herri osoari. Argi utzi nahi dugu Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa errespetatu eta aitortu beharrekoa dela, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa”. Egibarrek adierazi duenez, egitasmo politiko zilegi eta demokratikoei eman beharreko erantzuna akordio politikoa da, ez jazarpen judiziala. Gaineratu duenez, herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukate, eta muga bakarrak herritarren erabaki libre eta demokratikoa izan behar du.