Prentsa Aretoa
2017/02/14
EAJ-PNVk Legebiltzarrean erregistratu du EITBren Administrazio Kontseilua berriztatzeko hautagaien proposamena
Iñigo Iturrate, Iker Merodio, Arantza Rica, Manuel Allende, Garbiñe Mendizabal eta Andoni Etxebeste dira talde jeltzaleak Administrazio Kontseilurako aurkezten dituen izangaiak
EAJ-PNVk astearte honetan erregistratu du Legebiltzarrean EITBren Administrazio Kontseilua berriztatzeko hautagaien proposamena. Talde jeltzaleak orain arteko ordezkaritza izatea du helburu, eta horregatik sei pertsonek osatutako taldea proposatu du. Iñigo Iturrate, Iker Merodio, Arantza Rica, Manuel Allende, Garbiñe Mendizabal eta Andoni Etxebeste dira jeltzaleek proposatuak. Zerrenda hau Euskal Ganberako Osoko Bilkurak berretsiko balu, horietako hiruk karguan errepikatuko lukete. Iturrate, Merodio eta Allende dira, aurreko legealdian EITBko Administrazio Kontseiluko eserlekua izan dutenak.
Jeltzaleek uste dute zilegia dela "organo honetan izan den ordezkaritzari eustea, hauteskunde autonomikoetan lortu ziren emaitza onak gogoan eta legebiltzarkide bat gehiago lortu dela kontuan hartuta”.
Kontseiluaren osaketak Ganberaren bi herenen babesa behar duela kontuan hartuta, jeltzaleek zabalik dituzte gainerako legebiltzar taldeekin adosteko bideak, organo honetara Eusko Legebiltzarrean ematen den proportzionaltasuna eraman ahal izateko. "Administrazio Kontseiluak ahalik eta zorrotzen islatu behar du Gasteizko Ganberan dagoen indarren banaketa bera. Elkarrizketaren eta akordioaren arteko proportzio hori bilatzen dugu. Osoko bilkura ospatu arteko denbora dugu talde guztiak gogobeteko dituen akordioa adostu ahal izateko" .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15