Prentsa Aretoa

2017/02/09

Amaia Arregi: “Ezinbestekoa da prestazio eta zerbitzu sozialak eguneratzea, pertsonen ongizatea bermatzeko”

Legebiltzarkide jeltzaleak kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa nabarmendu du, zerbitzu horiek gizartearen behar berrietara egokitzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Ganberak ostegun hontako Legebiltzarreko plenoan prestazio eta zerbitzu sozialak arautzen dituzten dekretuak eguneratzea eskatu du. Dekretu horiek, ratioei eta langileei buruzko bestelako kontuez gain, zerbitzu eta centro sozialek betebehar funtzionalak eta materialak ere arautuko ditu. Horrela, Amaia Arregi EAJ-PNVren legebiltzarkideak Urkulluren gobernuaren konpromisoa nabarmendu du, behar sozial berriei erantzutekoa eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei kalitatezko arreta bermatzekoa.

Arregik azpimarratu du pertsonen bizi-esperantza gero eta handiagoa dela, eta ondorioz, prestazio edo zerbitzu sozial bat eskatzen duten pertsonek ez dituzte duela 20 urtekoek zituzten ezaugarriak. “Errealitate hori partekatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, eta horretara, horrek bere isla izan behar du araudian, non ratioak eta langileei buruzko bestelakoak arautzen diren, hala nola centro eta zerbitzu horiek bete beharreko baldintza funtzional eta materialak. Hori guztia, zerbitzu sozial horiek eskatzen dituzten pertsonen ongizatea bermatze aldera”, esan du.

Ildo horretan, Arregik azaldu du euskal Exekutiboak lehentasuna emango diola dekretu bat egiteari. Dekretu horrek eguneratu egingo ditu dependentziadun pertsonei zuzendutako centro eta zerbitzuak arautzen dituzten ratioak, egungo egoerara egokitze aldera. Izan ere, eragina baitu eskaintzen den zerbitzuaren kalitatean eta centro horietan artatutako pertsonen bizitza baldintzetan.

Amaitzeko, ordezkari jeltzaleak nabarmendu du zein garrantzitsua den gainontzeko erakunde publikoak kontratazio publikoaren eremuan inplikatzea, zerbitzu horietan lanean diharduten pertsona guztientzat kalitatezko zerbitzu publikoak eta lan-baldintza duinak bermatzeko.