Prentsa Aretoa

2017/02/08

EAJ-PNVk segurtasunerako "oso larritzat" jo du CSNren erabakia,eta Espainiako gobernuari eskatu dio Garoña behin betiko ixtea

Juan Carlos Ramírez-Escudero EAJ-PNVko legebiltzarkideak deitoratu duenez erakunde honek ez du kontuan hartu euskal herriko biztanleriaren gehiengoak eta erakundeek zentral nuklearraren itxieraren alde erakutsi duten borondatea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk segurtasunerako

ARGAZKIA JAITSI

  • Ramirez-Escuderok segurtasunerako "oso larritzat" jo du CSNren erabakia,eta Espainiako gobernuari eskatu dio Garoña behin betiko ixtea
    2017/02/08

    ARTXIBOA JAITSI

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoña beste 16 urtetan zabalik egoteari eman dion oniritzia EAJ-PNVren aburuz albiste larri eta ezin okerragoa da, eta euskal herritarren gehiengoak eta beren erakundeek behin eta berriz adierazi duten borondatearen kontra doa. "CSN erakundearen jarrera Arabari zuzenean egiten zaion erasoa da eta,horrez gain, herritarren segurtasunari egiten zaion mehatxu onartezina". EAJ-PNVko legebiltzarkide Juan Carlos Ramirez-Escuderok baieztatu duenez erabaki hau, organismoaren partzialtasunagatik espero zitekeena izan arren, arrisku handia suposatzen du Araban bizi den biztanleriarentzat. "Garoñak lau urte daramatza itxita  jabeek,Iberdrolak eta Endesak, hala erabaki zutelako. Orain Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak atea ireki die beste 16 urtetan  lanean  jarraitzeko, Burgoseko lantegiak bizitza erabilgarriko 40 urteak soberan gainditu dituen arren. Gure jarrera argi baino argiagoa da. Garoña berehala eta baldintzarik gabe ixtea exijitzen dugu eta gure irizpidea kontuan hartzea eskatzen dugu, entzunak izan gaitezela eta inguruan bizi garen guztion interesak babes ditzatela ”.

Zentrala berriz zabaltzearen alde egin den txostenarekin, erabakia PPren Gobernuaren  eta jabeen eskuetan dago, eta beraiek erabaki beharko dute segurtasun alorrean egin beharko diren inbertsio handiak egingo ote dituzten. Ramirez-Escuderok PPren Gobernuari eskatu dio kontuan har dezala euskal erakundeen aldetik eta hiritargoaren aldetik zentrala berriz zabaltzearen kontra dagoen irizpide nagusia .

“Erantzukizunez jardutea eskatzen dugu eta segurtasunari begira diezaiotela. Garoña zentral zaharra da, lehen belaunaldikoa da eta arriskutsua da eta,horrez gain,ez da beharrezkoa. Istripu nuklearra gertatzeko arriskua hor dago,kosteak dramatikoak dira eta inork ez du Fukushiman, Burgoseko lantegiko teknologia eta erreaktore berdina duen zentralean, jazotakoa bizi nahi. Garoña amortizatuta dago". EAJ-PNVk espero du enpresa jabeek, zentralaren etorkizuna erabakiko dutenak  izanik, bideragarritasun ekonomiko eskasa kontuan hartzea  zentrala ixtea erabakitzeko. Ramirez-Escuderok gaineratu duenez, segurtasun alorrean exijitzen zaizkien inbertsioak hain handiak izan litezke ezen beste 16 urteko ustiapenak ez bailieke mereziko.