Prentsa Aretoa
2017/01/26
Iturrate: “Memoria eta Bizikidetza Ponentzia aukera bat da, adostasunaren bidetik gizarte baketsu eta aske baterantz aurrera egiteko”
Eusko Legebiltzarrak, EAJ-PNVren eta PSE-EEren ekimenez, Euskadin Memoria eta Bizikidetzari buruzko Ponentzia bat sortzea erabaki du. Beharrezko espazioa, adierazi du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak, guztion artean eztabaidatu, adostu eta memoriatik abiatuta bakea eta bizikidetza finkatzera eramango gaituen bideari ekiteko
Eusko Legebiltzarrak dagoeneko bide eman dio Memoria eta Bizikidetzari buruzko Ponentziari. Jeltzaleek eta sozialistek lideratutako ekimenek oposizioko talde guztien babesa izan du, PP izan ezik. Foroa dagoeneko badaukagu, esan du Iñigo Iturratek, guztiok betorik eta mugarik gabeko elkarrizketa egin ahal izateko, Giza Eskubideak eta printzipio demokratikoak oinarri hartuta. “Gure helburua da sentsibilitate ideologiko guztiak batzea, elkarlanean bakea finkatzeko, bizikidetza eraikitzeko eta memoria indartzeko”. Historia edozein modutan ixtearen arriskuez ohartarazi du Iturratek, eta baita etorkizuna min eta sufrimendudun iragan hurbila ahaztuz eraikitzearen arriskuez. “Iragana oroitu beharra daukagu, akatsak ez errepikatzeko. Hamarkada askoko terrorismoa izan dugu eta zauriak oraindik itxi gabe daude. Horiek sendatzeko, beharrezkoa da denbora, baina gure betebeharra horri eustea da. Gure Herria bakean, batuta, aiherkunderik eta gorrotorik gabe”. Baina memoriak, gaineratu du, ezin gaitu gelditu; memoriak aurrera egiteko palanka izan behar du.
Iturratek gogoratu du Ponentziaren abiapuntua alderdi guztiek bere egin eta gaur berretsi egin dutela: zoru etiko delakoa. “Hemendik aurrera, helburua da adostasuna handitzea, onartuta Ponentzian legebiltzar-talde guztiek egindako proposamenak landu daitezkeela”. Ildo horretan, EAJ-PNVk jarrera eraikitzailea eskatu du, eta elkarrizketarako ahalegin zintzoa, foro horren lanek arrakasta izan dezaten. Jarrera berria erakutsi dezagun, esan du Iturratek. “Azal ditzagun gure ideiak, entzun ditzagun besteak eta egin dezagun lan batzen gaituenean, etorkizunean pentsatuz”.
EAJ-PNVk eskerrak eman dizkie akordioarekin bate gin duten taldeei, gerturatzeko egindako ahaleginagaitik, bereziki Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk egindako lanagatik. Guztiak gara beharrezko, adierazi du ordezkari jeltzaleak, eta PPren erabakia deitoratu du, ez baitu ekimenarekin bate gin. Iturratek PP animatu du elkarrizketa foro horretan parte har dezan. “PP ere egotea nahi dugu, bera ere Ponentzian egotea eta bertan adierazi dezala pentsatzen duen guztia. Zuen alboan egongo gara, zuek zuen ideiak defendatzeko aukera izan dezazuen”. Hala ere, esan du PP ez egoteak ez dituela Ponentziaren lanak bahituko eta ez duela ekidingo besteok aurrera egitea. Gaineratu du Herri honi etorkizun baketsua eta bizikidetza zor dizkiogula. “Gure eginkizuna da eta gaur, ilusioz eta esperantzaz, garai berri bati hasiera eman diogu”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15