Prentsa Aretoa
2017/01/26
Egibar: "Autogobernu ponentziak ahalik eta adostasun zabalena eta inongo betorik gabea bilatuko du”
Joseba Egibar legebiltzar-bozeramailearen ustez, legeak herritarren borondate demokratikoaren arabera egokitu behar dira, eta ez alderantziz; eta lehentasun gisa finkatu ditu “herri izaera aitortzea, erabakitzeko eskubidearen eskutik hitzarmen berri bat eskaintzea, autogobernuaren eskumen-funtsa, eta azkenik, herritarrek izatea hitza eta erabakia”
Gasteizko Ganberak, osteguneko bilkuran, argi berdea eman dio euskal autogobernua legegintzaldi honetan eguneratzeko ponentzia sortzeari. Ildo horretan, EAJ-PNVren legebiltzar-taldearen bozeramaileak, Joseba Egibarrek, ahalik eta akordio zabalena bilatzeko beharra nabarmendu du, “inongo betorik gabe, eta libre eta demokratikoki adierazitako borondatea legeetan islatu dadila, eta ez alderantziz”.
Aurreko legegintzaldian legebiltzar-talde bakoitzak autogobernua eguneratzeko beren proposamenak mahai gainean jarri ondoren, orain, etorkizunera begira, eguneratzeko printzipio edo oinarri horiek zeintzuk diren finkatu beharra dago. Horretarako lehentasunak dira “herri izaera aitortzea, erabakitzeko eskubidearen eskutik hitzarmen berri bat eskaintzea, eta azkenik, herritarrek izatea hitza eta erabakia”.
Ordezkari jeltzaleak adierazi du alderdi politiko bakoitzak argi dauzkala bere proposamenak, eta oraingo fase berriak herritarren partehartzea ahal den neurrian handitu beharra dagoela. Azken finean, “guztion proiektua da eta, beraz, herritarren partehartzea ahal bezain zabala izan behar da. Tramitazioari eta Estatuko erakundeekin negoziatzeari ekin aurretik, kontsulta agintzaile bat egin nahi genuke. Izan ere, herritarren ordezkari garen heinean, herritarrek ebatzi behar dute zer dioten proiektu horren inguruan. Horiek dira gure zutabe nagusiak”, azpimarratu du.
Egibarrek azaldu du autogobernu ponentzia eratzeko lehenago ere adostasun zabalena lortzeko saiakera eman zela, eta hortaz, ez litzatekeela arazorik egon beharko legegintzaldi honetan. “Talde bakoitzak bere ñabardurak mahai gainean jarriko ditu ahalik eta adostasun zabalenaren bila. Herritarrei proiektu bat eskaini behar diegu, herritarrek beraien eskutik herri honen borondate politikoa gaurkotu dezaten, herritarren gehiengoaren asmo eta nahiak errespetatu daitezen”.
Ildo horretan, amaitzeko, Egibarrek azaldu du Euzko Alderdi Jeltzalearen helburua euskal autogobernua gaurkotzea dela, herri izaera aitortuz eta erabakitzeko eskubidearen eskutik hitzarmen berri bat eskaintzea, eta azkenean, “herritarrek izango dute hitza eta erabakia”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15